Eguneko egitaraua hamarretan hasten bazen ere, dena bere lekuan jartzen eta antolatzen ari ginela ohartzerako iritsi dira 9:30ak. Publikoa gerturatzen hasi eta photocallean argazkia atera ondoren lekua hartzera sartu da. Arkupe aretoaren aulki gehienak ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek bete dituzte. Hamarretan hasiera eman diogu bigarren egunari, eragileen egunari. Goizean, EIECINE, Donostiako Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako film laburren emanaldia…
Kategoria: huhezinema
Efektu bereziak, protagonista Huhezinemako lehen egunean
Atzo, martxoak 21, hasi zen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa. Hainbeste hilabetez lanean jardun ostean, Huhezinemako lehen eguna heldu zen, egitarau potentearekin. Goizeko hamarrak aldera, Maider Imazek, Malen Illarramendik eta Julene Etxaurik edizioa inauguratu zuten. Segituan, film laburrak ikusteko aukera izan zuen bertaratutakoak, bi bloke ez ezberdinetan proiektatuak: Kutixi Saila – gastronomiarekin zerikusirik…
Lehiaketan parte hartu zuten kartel finalisten erakusketak gaur irekiko ditu ateak
Gaurko 19:00etatik aurrera edizio honetarako irudia hautatzeko parte hartu zuten 20 kartel finalistak ikusgai izango dira Aretxabaletako Arkupe aretoko hall-ean. Huhezinemak kartel-lehiaketa jarri zuen abian azaroan eta, guztira, 53 kartel jaso zituen. Antolakuntzak Marina Garcíaren proposamena aukeratu zuen. Leire Aranburu, Lara Fernández, Imanol Eppherre, Amaia Badiola, Marina García, Mikel Uralde, Ibon Elorrieta, Anne Baskaran, Kris…
Euskal websailen lehen topaketa, Huhezineman
Jaialdia hurbiltzen ari den heinean, baditugu nobedade gehiago zuei kontatzeko aukera. Izan ere, euskal websailen lehen topaketa antolatu dugu Huhezineman. Bost websailen zenbait kapitulu ikusteko aukera izango du martxoaren 22an, ostegunean, 16:00etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe aretoan. Telesailak eta websailak hasiak dira mundu osoko zinema jaialdietan beren txokoa irabazten, eta Huhezineman ere jardunaldi berezi bat prestatu dugu ostegun…
Huhezinema 2018ko aurkezleak, prest!
Dagoeneko baditugu Huhezinema 2018an arituko diren aurkezleak. Beste urteetan ez bezala, bi bikote eta hirukote bat izango dira jaialdiaren hiru egunak gidatuko dutenak. Alde batetik, Maider Imaz, Malen Illarramendi eta Julene Etxauri Ikus–entzunezko Komunikazioa ikasten diharduten 1. mailako ikasleak, hurrenez hurren, MUko Ikasle eta Kutixi Saileko film labur finalistak aurkezten arituko dira, martxoaren 21ean. Hurrengo egunean, 2….
11. HUHEZINEMAKO SPOTAREN ESTREINALDI MUNDIALA!
11. Huhezinemako spotaren estreinaldi mundiala. Animazioa Marina Garciaren (Irun, 1995) ilustrazioan oinarrituta dago. Jaialdia Martxoaren 21-22-23 izango da. Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Esker bereziak Hartz taldeari “Iraungitze datei” kanta erabiltzeko baimena eman izanagatik. Huhezinema 2018ko lan-taldea: Alaine Aranburu, Iban del Campo, Asier Ezkerra, Amaia Fuertes, Andoni Imaz, Myriam Lizarralde, Leire Marimon, Saioa Murua, Andrea Navarro,…
Nazioarteko harribitxiak, Huhezineman
Laugarren urtez, Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan hartu dugu parte. Mundu zabaleko zinema eskoletatik irailean Donostiara etorritako ikasleen topaketa honetan, Iban del Campo irakasleak bost Ikus-entzunezko komunikazioko ikaslez osatutako epaimahaia koordinatu du eta Orona Saria eman diote topaketaren film berritzaileenari. Mondragon Unibertsitateko Imanol Eppherre, Andoni Imaz, Myriam Lizarralde, Saioa Murua eta Ibai…
Handia eta Errementari filmetako efektu berezien sekretuak ezagutu nahi?
Drama FX enpresa donostiarra, euskal zinemagintzan azken urteotan egin diren filmen efektu berezien sortzailea, izango da gurean HUHEZINEMA Euskal Film Laburren 11. edizioan. Urtero bezala, jaialdiak zinemarekin lotura duen masterclass bat antolatu du eta aurten Handia filmarekin Efektu Berezien Goya Saria irabazi dutela aprobetxatuta, ohore bat izango da gurekin izatea. Aukera paregabea, zinemaren magia eta trukoak bertartik…
Marina Garcia kartel lehiaketaren irabazleari elkarrizketa
11. edizioa bueltan dugu, nobedadez betea. Horietako bat aurtengo edizioko kartela lehiaketa baten bidez egitea izan da. ‘Ikusteko jaioak gara’ leloa proposatu eta edozeinek berea propioa egiteko aukera izan du. 55 kartel jaso ondoren, antolakuntzak Marina Garcíarena aukeratu zuen. Gaurkoan berarekin hitz egiteko tartea izan dugu. Marina García Fernández, irundarra, Sorkuntza eta Diseinuan graduatua da. Ikasketak…
20 ikasle bildu ziren asteartean Vertigo sariko irabazlea hautatzeko
20 ikasle bildu ziren pasa den asteartean Aretxabaletako kanpusean Sail Ofizialeko Vertigo Sariko irabazlea erabakitzeko. Bertan edizio honetan finalista diren lau film laburren (Kreba, Tarde para el recreo, La Petite Mort eta Zulo) emanaldia egin zen, eta segituan bozketa egin zen. Hilaren 23an, sari banaketaren ekitaldian, botoak zenbatu eta irabazlea ezagutzera emango da. Vertigo Saria…