Efektu bereziak, protagonista Huhezinemako lehen egunean

Atzo, martxoak 21, hasi zen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa. Hainbeste hilabetez lanean jardun ostean, Huhezinemako lehen eguna heldu zen, egitarau potentearekin.

Goizeko hamarrak aldera, Maider Imazek, Malen Illarramendik eta Julene Etxaurik edizioa inauguratu zuten. Segituan, film laburrak ikusteko aukera izan zuen bertaratutakoak, bi bloke ez ezberdinetan proiektatuak: Kutixi Saila – gastronomiarekin zerikusirik zuten lanak- eta MUko ikasleen lanak. Emanaldi bakoitzaren amaieran, publikoak bere faboritoa bozkatu zuen.

Arratsaldean, efektu berezien masterclassaren txanda izan zen. Ekitaldi honek jendearengan eta hedabideengan interes handia piztu zuen; beraz, espektazioa ere altua zen. Efektu berezietan espezialista den Mariano García Errementari eta Handia filmetako sekretuak ezagutarazi zizkigun.

Bukatzeko, herriko enparantzara gerturatu zenak ekintza praktikoa gozatzeko aukera izan zuen; elurra eta sua izan ziren, besteak beste, egin ziren efektuak. Herriko umeak izan ziren honetan protagonista, aho zabalik geratu ziren eta.

This slideshow requires JavaScript.

%d bloggers like this: