Lehiaketan parte hartu zuten kartel finalisten erakusketak gaur irekiko ditu ateak

Gaurko 19:00etatik aurrera edizio honetarako irudia hautatzeko parte hartu zuten 20 kartel finalistak ikusgai izango dira Aretxabaletako Arkupe aretoko hall-ean.

Huhezinemak kartel-lehiaketa jarri zuen abian azaroan eta, guztira, 53 kartel jaso zituen. Antolakuntzak Marina Garcíaren proposamena aukeratu zuen.

Leire Aranburu, Lara Fernández, Imanol Eppherre, Amaia Badiola, Marina García, Mikel Uralde, Ibon Elorrieta, Anne Baskaran, Kris Navarro, Ihabar Arriaran, Sara Izkue, Oihana Cereijo, Oscar Vicente, Danovis Acvedo, Helena Azkarragaurizar, June Baonza, Pablo Andrés Murillo, Idoia Dávila eta Ibai Silikatoren artelanak ikusi ahal izango dira aste osoan zehar.

Animatu eta gerturatu artea gozatzera!

20 kartelak gurekin dira