Eguneko egitaraua hamarretan hasten bazen ere, dena bere lekuan jartzen eta antolatzen ari ginela ohartzerako iritsi dira 9:30ak. Publikoa gerturatzen hasi eta photocallean argazkia atera ondoren lekua hartzera sartu da. Arkupe aretoaren aulki gehienak ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek bete dituzte.
Hamarretan hasiera eman diogu bigarren egunari, eragileen egunari. Goizean, EIECINE, Donostiako Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako film laburren emanaldia izan dugu. Aurtengoan bost izan dira proiektatu diren lanak. Zeit der unruhe – Orona Saria jaso zuen- film labur alemaniarra, Find Fix Finish alemaniarra, Fiora argentinarra, L’home llop argentinarra eta Belgikako The Jungle Knows You Better Than You Do.
Lanak ikusi ondoren, L’home llop film laburraren Beñat Iturbe gidoilaria izan dugu gurekin, bertaratutakoen zalantzak argitzeko. Solasaldi motz baina interesekoa izan da.
Goizeko egitaraua amaituta, eta bazkaltzean indarrak hartuz, 16:00etan jarraitu dugu. Euskal websailen lehen topaketa antolatu dugu Huhezineman. Izan ere, telesailak eta websailak hasiak dira mundu osoko zinema jaialdietan beren txokoa irabazten, eta Huhezineman ere jardunaldi berezi bat prestatu nahi izan dugu.
Zizerkora, Txoministak, Tokiz Kanpo, Nomofobikak eta The Coffee Advisors izan diren protagonista arraltsadean. Websail bakoitzeko zenbait kapitulu ikusi eta aktore edo ordezkariekin hitz egiteko tartea izan dugu. Ideia nondik abiatu eta produktua sortze-prozesua zelakoa izan den azaldu digute
Websailak gai ezberdinekoak izanda ere, publikoak disfrutatu du. Txaloka hasi dira hain kalitate oneko atalak ikustean. Txoministako Olatz Beobide argi adierazi zuen “euskarazko websailak guk egiten ez baditugu, ez dira egingo”.