Hau izan da 12. Huhezinema

Hamabi hamarkada bete ditu zinemak, eta hamabi ediziora iritsi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Dozenaka lagun egin ditugu bidean, eta hamaika film labur ikusteko aukera izan dugu. `Zinemak hamabi´ lelopean iaz Euskal Herrian egindako lehen uzta jaso dugu hamabigarren edizioan, eta hamabi sari banatu ditu jaialdiak horien artean. Eskerrik asko parte hartzaile, laguntzaile, ikusle eta babesle guztiei!

2019KO PALMARESA

Kutixi Saila

Kutixi Saria: Urtea joan da (Egoitz D. Ibargoitia).

Ikusleen Saria: Babarrun txapelketa (Julen de la Serna).

MU Ikasleen Saila

Fikzio Onenaren Saria: Erroak (Ane Zuazubiskar).

Dokumental Onenaren Saria: Min ezkutuak (Ane Garcia).

Argazki Onenaren Saria: Erroak (Ane Zuazubiskar).

Ikusleen Saria: Stendhal (Egoitz D. Ibargoitia)

Sail Ofiziala

Huhezinema Saria: Finalista guztiek jaso dute sari hau.

Goiena Saria (Euskarazko film onenari): Zain (Pello Gutierrez).

Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin dio Asfixia (Leire Egaña) film laburrari, Goiena Sarian.

Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia): Minutuak (Mikel Uralde Arrue).

Ikusleen Saria: Minutuak (Mikel Uralde Arrue)

Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra): Mugak hautsiz (Asier Toledo, Xabier Martin).

Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin dio Mundukide Sarian Un agujero en el muro film laburrari.

Kartelik onena: Aitzol Zubizarreta

Urtero bezala, zinemako profesionalek osatu dute jaialdiko epaimahaia; aurtengoan Iratxe Fresneda, Natxo Rodriguez eta Izaskun Arandia izan ditugu gurean.