Bukatu da 16. HUHEZINEMA. Ilusioa, musika eta dantza izan dira nagusi, giro ezin hobeago batean. Adin guztietako jendeak hartu du parte ikus-entzunezkoak erdigunean jartzen dituen jaialdian (Kurtzebarri eskolako haurrak, Goienagusi elkarteko kideak, Mondragon Unibertsitateko ikasleak…). Sari guztiak banatu dira eta Maider Oleagaren “Irrits” filma izan da aurtengo HUHEZINEMA SARIko irabazlea!
Hemen ditugu 16. Huhezinemako saridunak:
Ikasleen Saila
Ikuslearen Saria – Muskil (Marina Perosanz)
MU Saria – Mitxoletak (Javier Elizalde)
Ikasle Film Onenaren Saria – Estampado (Gerardo Tomé)
Bideoklip Saila
Ikuslearen Saria – Old G “Coko” (Iñaki Tena, Claudia Molina)
Euskarazko Bideoklip Onena – Flavio Banterla “NNN ZZZ” (Aitor Arruti)
Bideoklip Onenaren Saria – Johnny Garso “Niña Coyote eta Chico Tornado VS. Don Condor eta Ñora Alacran” (Nytia Lopez)
Sail ofiziala
Ikusleen Saria – 36 (Ana Lambarri)
Senior Saria – Cuerdas (Esti Urresola)
Vertigo Saria – Siempre Lunes (David González)
Mundukide Saria – Nahar (Iraia Irazusta, Beñat Goia)
Huhezinema Saria – Irrits (Maider Oleaga)
Ekitaldiko argazki guztiak gure Flicker kontuan.
Hainbat ekitaldi eta gonbidatuekin egindako elkarrizketak ikusgai dituzu gure YouTubeko kanalean.