Nazioarteko harribitxiak, Huhezineman

Laugarren urtez, Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan hartu dugu parte. Mundu zabaleko zinema eskoletatik irailean Donostiara  etorritako ikasleen topaketa honetan, Iban del Campo irakasleak bost Ikus-entzunezko komunikazioko ikaslez osatutako epaimahaia koordinatu du eta Orona Saria eman diote topaketaren film berritzaileenari. Mondragon Unibertsitateko Imanol Eppherre, Andoni Imaz, Myriam Lizarralde, Saioa Murua eta Ibai Zabalak osatu dute 2017ko iraileko epaimahaia.

Zeit der unruhe (Elsa Rosengren, Alemania) film laburrari eman zioten Orona Saria. Telebistako albistegien dekonstrukzio umoretsua da, hiritarrek beraiek sortutako emankizuna. Film irabazleaz gain, topaketan parte hartu zuten beste lau film labur ere egongo dira ikusgai Huhezineman: University of Television and Film Municheko Find Fix Finish (Sylvain Cruiziat & Mila Zhluktenko, Alemania) Universidad Torcuato di Tellako Fiora (Martina Juncadella & Martín Vilela, Argentina), ESCACeko L’home llop (Lluís Sellarès, Katalunia) eta Luca School of Artseko The Jungle Knows You Better Than You Do (Junaita Onzaga, Belgika).

Ekitaldia martxoaren 22an izango da, goizeko 10:30etatik aurrera, Aretxabaletako Arkupe Aretoan. Saioa aurkeztu eta emanaldiaren ondorengo solasaldian parte hartzeko, L’home llop film laburreko gidoilaria den Beñat Iturbe iruñarra izango dugu gurekin.

 

 

This slideshow requires JavaScript.