Huhezinema 2018ko aurkezleak, prest!

Dagoeneko baditugu Huhezinema 2018an arituko diren aurkezleak. Beste urteetan ez bezala, bi bikote eta hirukote bat izango dira jaialdiaren hiru egunak gidatuko dutenak.

Alde batetik, Maider Imaz, Malen Illarramendi eta Julene Etxauri Ikusentzunezko Komunikazioa ikasten diharduten 1. mailako ikasleak, hurrenez hurren, MUko Ikasle eta Kutixi Saileko film labur finalistak aurkezten arituko dira, martxoaren 21ean. Hurrengo egunean, 2. mailako Aitziber Jimenez de Aberasturi eta Mikel Carrillo izango dira aurkezleak.

Bestetik, Hesian musika taldeko abeslari eta telebistako aurkezle den Zuriñe Hidalgo eta Iban Garciayoutuber eta Ikus-entzunezko Komunikazioko 1. mailako ikaslea, datorren ostiralean, martxoak 23, igoko dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko oholtzara, Sail Ofizialeko proiekzioak eta sari-banaketa ekitaldia aurkezteko.

Hamaikagarren edizioko amaiera ekitaldiak arratsaldeko 16:00etatik gaueko 21:00ak arte iraungo du, eta bukatu bezain laster luntxa egongo da. 22:30ean, Hartz talde azkoitiarrak kontzertuak eskainiko du Aretxabaletako enparantzan.

IMG_1059.JPG
Zuriñe Hidalgo