Hamabi sari, Huhezinemaren hamabigarren edizioan

Hamabi hamarkada bete ditu zinemak, eta hamabi ediziora iritsi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Dozenaka lagun egin ditugu bidean, eta hamaika film labur ikusteko aukera izan dugu. ‘Zinemak hamabi’ lelopean iaz Euskal Herrian egindako lanen uzta jaso dugu hamabigarren edizioan, eta hamabi sari banatu ditu jaialdiak lan horien artean. Goraino bete da Aretxabaletako Arkupe…

Sortzeke daudenak eta sortutakoak; ikasleen lanak protagonista

Martxan! sail berriak egin du bere bidea: beso-zabalik hartu dute ikasleek eta sektoreko profesionalek. Gaur, banaketaz hitz egiteko aukera izan dute ikasleek, eta sortzeko bidean dituzten lanen zein sortutakoen inguruan aritu dira Aitor Arenas Banatu Filmak etxeko kidearekin eta Leire Lardizabal Euskaltzaleon Topaguneko kidearekin. Lardizabalek azaldu du “beharrezkoak” direla “ikasleen eta gazteen lanak zabaltzeko” ekimenak,…

Aretoa hartu dute Etxebestetarrek, eta plaza zonbiek

Egitarau betea izan du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioaren bigarren egunak. Goizean goiz hasi dute eguna Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek. Martxan! Sail berriak gaur hasi du bere bidea; ikasleek Fina Salegi ekoizlearen eta Mirokutana ekoiztetxeko kideen gomendioak eta aholkularitza jaso dituzte, haien proiektuak aurrera eramateko. Arratsaldeko saioan ere luxuzko gonbidatuak izan ditugu, Uxue Arakama…

Nazioarteko film laburrak eta ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala lehen egunean

Gaur hasi du bere bidea Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioak, eta Aretxabaletako Arkupe aretoa zinemazalez bete da lehen egun honetako ekitaldiak jarraitzeko. 12. Huhezinemari hasiera emateko, Donostiako Zinemaldiko Nest Film Students saileko zenbait film labur proiektatu dira Arkupe aretoan. Nest Film Students topaketa horretan epaimahaikide izan ziren fakultateko bost ikasle, eta hiru film…

Dena prest dago bihar hasiko den 12. Huhezinemarako

Bihar, apirilak 2, hasiko da Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioa. Lau eguneko jaialdia hasteko, arratsaldeko 16:00etan Donostiako Zinemaldiko Nest Film Students saileko zenbait film labur proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe aretoan. Donostiako 66. Zinemaldian izan ziren Huhezinema antolatzen aritu diren bost ikasle. Nest Film Students topaketa horretan epaimahaikide izan ziren, eta horrez gain, hiru…

AURTEN HUHEZINEMA GEHIAGO DA!

Egun pare bat falta dira Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioa hasteko. Zinemaz eta ekitaldi anitzez osatutako lau egun izango dira: apirilaren 2tik 5era. Jaialdia Aretxabaletako Arkupe aretoan eta Aretxabaletako Huheziko fakultatean egingo da eta Huhezinemak ikasle, zinemazale, zinemagile zein herritar oro gonbidatzen ditu jaialdia gozatzera. Aurten 44 film labur eta, luzemetrai bat izango…

Zinemaren historiari errepasoa, 12. Huhezinemaren spotean

Zinemak hamabi hamarkada bete ditu aurten, eta hamabigarren edizioa du Huhezinemak. Bi urteurren horiekin jolasten du aurtengo spotak, eta zinemaren historiako zenbait film esanguratsu txertatu ditu irudietan. Apirilaren 2tik 5era izango da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia, Aretxabaletako Arkupe aretoan. Aurtengo edizioan ikasle hauek ari dira jaialdia antolatzeko lanetan: Leire Zarate, Irati Vergara, Haizea…

12. Huhezinemak hautatu ditu hamar finalistak!

Aurreko edizioetan bezala, hamar film laburrek osatzen dute Sail Ofiziala. Hauek dira aurtengo hamarrekoa osatzen duten lanak: Gogor atzea (Oier Fuentes) 6’56’’ Shell Phone (Miren Mujika) 9’42’’ Tximeletaren hegaldia (Amaia San Sebastian) 4’41’’ Un agujero en el muro (Carlos Moure) 18’30’’ Minutuak (Mikel Uralde Arrue) 9’50’’ Zain (Pello Gutierrez) 12’36’’ Ama (Josu Martinez) 7’20’’ Asfixia…

89 film jaso ditugu Huhezinema jaialdiaren 12. edizioan

Guztira 89 lan aurkeztu dituzte Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. ediziora. Horietatik gehienak, 60 film labur, Sail Ofizialera aurkeztutako lanak dira; antolakuntza taldeak hamar finalistak hautatu beharko ditu ondoren epaimahai ofizialak sariak horien artean banatu ditzan. Azken urtean Euskal Herrian egindakoaren lagin anitza bildu dugu Sail Ofizialera aurkeztu diren lanetan: eskarmentuzko zuzendarien lanak eta…

KARTEL LEHIAKETAREN IRABAZLEA

AITZOL ZUBIZARRETAK SORTUTAKO KARTELA IZANGO DA 12. HUHEZINEMAREN JAIALDIAREN IRUDIA Aitzol Zubizarreta (1998, Santurtzi) Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko ikasleak irabazi du 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa. Guztira, Euskal Herri osotik bidalitako 33 lan jaso ditu epaimahaiak, eta guztiak aztertu ostean, Zubizarretaren kartela hautatu du jaialdia iragarri eta euskarrietarako diseinuak sortzeko. HUHEZIn ikasten…