Gure jaialdia ezin izango litzateke ulertu epaimahaiaren laguntzarik gabe. Talde zahar eta berriek osatuko dute aurtengo auzitegi-mahaia. Hiru sailetan epaimahai ofizialak indar handia izango badu ere, babesle, ikasle eta nobedadez, senior talde batek ere sari batzuen irabazlea erabakiko dute. EPAIMAHAI OFIZIALA Epaimahai ofizialak honako sarien irabazleak erabakiko ditu: IKASLE SAILA Ikasle film onenaren saria (300€)…
Egilea: huhezinemajaialdia
SAIL OFIZIAL ETA IKASLE SAILAREN SINOPSIAK
Hauek dira Sail Ofizialeko eta Ikasle Saileko sinopsiak: SAIL OFIZIALA CUERDAS – Estibaliz Urresola Solaguren Rita-k abesten duen emakume-korua desagertzeko zorian dago, galdu egin baitute entsegu-lokala ordaintzeko jasotzen zuten diru-laguntza. Orain erabaki egin beharko dute ibarra gehien kutsatzen duten enpresetako baten babesa onartzen duten ala ez. LANBROA – Aitzol Saratxaga Aita-alaba bakarrik bizi dira baso…
16. HUHEZINEMAKO FINALISTAK!
HEMEN DIRA 16. HUHEZINEMAKO FINALISTAK! 84 ikus-entzunezko jaso dira guztira, baina 32 lan izan dira finalera pasa direnak eta beraz, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia Zineman proiektatuak izango direnak. 10 Sail Ofizialera, 10 Ikasle Sailera eta 12 Bideoklip Sailera. Iban del Campok gehitu duenez, “eskarmentu handiko zuzendari eta lantaldeak daude lan hauen atzean.” Edizio honek…
16. HUHEZINEMAREN IRUDITERIA KALEAN DA!
Ihintza Beristain, jaialdiaren komunikazio lantaldeko kidea: “Aurtengo helburuetako bat publiko desberdinetara heltzea izan da eta iruditeriarekin hau islatzen saiatu gara” Herenegun kaleratu zen sare sozialen bitartez 16. HUHEZINEMAren iruditeri berria. Lau kolore nagusi izango ditu eta pertsonak jaialdiaren ikur nagusi bihurtuko dira. Izan ere, 16. Huhezinemak publiko berrietara iristeko ahalegina egingo du edizio honetan. Irudiaren…
HUHEZINEMAN PARTE-HARTZEKO EPEA ITXI DA!
Jaialdiaren lehen fasea bukatu da! Atzo amaitu zen HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdira lanak bidaltzeko epea. Hortxe dituzue igorritako lanen hainbat datu: 84 ikus-entzunezko jaso ditugu. Horietatik 47 Sail Ofizialera aurkeztu dira, 17 Ikasleen Sailera eta 20 Bideoklip Sailera. Parte-hartu duten lanetan gai sozialak eta fikzioa izan dira nagusi, baina animazio eta dokumentalak ere bildu…
HUHEZINEMA 16! LANAK BILDALTZEKO EPEA IREKITA!
Ireki da edizio berrian parte hartzeko epea! Martxan dago HUHEZINEMAREN 16º edizioa. Edizio berri honek hainbat aldaketa izango ditu. Esaterako, data urtarrilaren 25, 26 eta 27ra aurreratuko da. Oinarriak, parte hartzeko baldintzak, film laburrak aurkezteko epeak zein bidalketa moduak webgunean daude. Sare sozialetan ere informazioa jaso daiteke, kuxkuxeatu lasai 😉 Parte hartu nahi duzu? 📲Bete…
15. Huhezinema aftermoviea!
Badira 10 egun 15. Huhezinemari agur esan geniola, asko ikasi eta ikusi ondoren hemen duzue hiru egunak biltzen dituen bideoa!
15. edizioko irabazleen elkarrizketak!!
Aurtengo Huhezinemari amaiera polita emateko irabazleen elkarrizketak ekarri dizkizuegu, beraz, haien hitzak entzun nahi badituzue hemen dituzue aurtengo irabazleak: SAIL OFIZIALA MU SAILA BIDEOKLIP SAILA
15. Huhezinemaren palmaresa
Amaitu da hamabostgarren Huhezinema eta sari guztiak banatu dira. Bukatu dira musikaren erritmora joan diren Huhezinemako hiru egunak, soinu banden sorkuntza, karakterizazioa eta etorkizunaren inguruan ikasi dugu besteak beste. Horrez gain, bideoklipak eta film laburrak ikusi ditugu, formatu eta genero ezberdinetakoak, eta hamaika sari banatu ditugu. Hemen dugu 15. Huhezinemako palmaresa: SAIL OFIZIALA: Huhezinema Saria…
Huhezinemaren bigarren eguna!
Lehenengo egunaren doinua jarraituz gaur goizean Aranzazu Callejaren masterclassa izan dugu. Soinu banden sormen prozesuak, mundu honetako gora beherak eta soinu banden beharraz ikasi dugu. Hark egindako lanak erakutsiz mundu horren inguruan irakatsi digu, eta bi orduz noten artean murgilduta egon gara. Arratsaldean berriz, MU saileko bederatzi film labur eta dokumental proiektatu ditugu, beldurretik, tentsiora,…