EPAIMAHAIA

Gure jaialdia ezin izango litzateke ulertu epaimahaiaren laguntzarik gabe. Talde zahar eta berriek osatuko dute aurtengo auzitegi-mahaia. Hiru sailetan epaimahai ofizialak indar handia izango badu ere, babesle, ikasle eta nobedadez, senior talde batek ere sari batzuen irabazlea erabakiko dute.

EPAIMAHAI OFIZIALA

Epaimahai ofizialak honako sarien irabazleak erabakiko ditu: 

IKASLE SAILA

  • Ikasle film onenaren saria (300€)
  • MU Saria (150€)

BIDEOKLIP SAILA

  • Bideoklip onenaren saria (300€)
  • Euskarazko bideoklip onenaren saria (200€)

SAIL OFIZIALA

  • HUHEZINEMA saria (800€)

Profesional hauek osatuko dute epaimahai ofiziala:

Andoni Imaz – Kazetaria

Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle ohi da, eta 2018tik, kazetari lanetan ari da Berria egunkarian, batez ere kultura gaietan. Zinema kritika ere egiten du bertan.

Nagore Eceiza – Film zuzendaria 

Marketing, Publizitatea eta RPetan lizentziatua eta dokumentalean masterra Bartzelonako Zinema Behatokian.

Nagore Eceiza 2013tik lan egiten du ekoizle/zuzendari/editore/PDO eta koloregile gisa El Santo Films izenarekin. Zazpi urtez ere lan egin du Donostiako Zinemaldiko PR sailean eta bi urtez Festivalissimo, Montrealgo Zinemaldiko hautatzaile gisa.

Gizarte dokumentalaren generoarekin oso identifikatuta hezkuntza tresna gisa, Paris, Aljeria, Israel, Etiopia, Angola, Mozambike, Mexiko, India eta Puerto Ricoko zinema-ekoizpenetan parte hartu du. Hiru film labur zuzendu eta ekoitzi ditu orain arte: Después de María (2019), Fifty Rupees Only (2016) eta Larre Motzean (2015).

Kepa Errasti – Aktorea eta gidoilaria 

Euskal aktorea eta gidoilaria da, antzerkian, telebistan eta zineman aritutakoa.

Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Eskola garaian hasi zuen antzerkirako zaletasuna eta gaitasuna. Geroago Donostian Antzerkia ikasi eta laster hasi zen Goenkalen.

Telebistarako eta zinemarako gidoigintzan ere aritu izan da, Aitona mantangorri laburmetrailean, esaterako.

MUNDUKIDE (Babeslea)

Urri Urizar Mundukideko komunikazio arduradunak hiru sailetan dagoen Mundukide Saria emango du, epaimahai ofizialarekin batera. 

Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena izango da saritua.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO IKASLEAK

Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek emango du Vertigo Saria (400€). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.

SENIOR EPAIMAHAIA

Pertsona Nagusiek Sail Ofizialeko Senior Saria (300€) emango dute. Edizio berriko nobedadea da.