HUHEZINEMAN PARTE-HARTZEKO EPEA ITXI DA!

Jaialdiaren lehen fasea bukatu da! 

Atzo amaitu zen HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdira lanak bidaltzeko epea. 

Hortxe dituzue igorritako lanen hainbat datu:

  • 84 ikus-entzunezko jaso ditugu. Horietatik 47 Sail Ofizialera aurkeztu dira, 17 Ikasleen Sailera eta 20 Bideoklip Sailera. 
  • Parte-hartu duten lanetan gai sozialak eta fikzioa izan dira nagusi, baina animazio eta dokumentalak ere bildu ditugu.
  • 26 emakumezko zuzendarien lanak aurkeztu dira.
  • Jasotako film labur eta bideoklipen jatorrizko bertsioaren hizkuntzari dagokionez, %46,99a gaztelaniaz eta %38,55 euskaraz izan dira. Beste %15a frantsesa, ingelesa, arabiera (Maroko), daniera, kitxua, errusiera edota uzbekeraz ditugu, besteak beste.
  • Ikasle Sailak izan duen arrakasta azpimarratu nahiko genuke. Sail hau jaialdiaren lehen 15 edizioetan Mondragon Unibertsitateko ikasleei mugatuta izan bada ere, aurten beste euskal ikasleen lanak onartu dira eta MUko ikasleen film laburrez gain, Larrotxene (Donostia), Mendizabala (Gasteiz), ECPV (Bilbo) eta EHUko Arte Ederren eskoletako obrak bidali dizkigute.

Mila esker zuen lanak bidali dituzuen guztioi. Lehen fasea amaituta, orain hautaketa lanekin hasiko gara. Adi egon sare sozialei, bertatik berriak jaso ahal izango dituzue eta!

HUHEZINEMAko lantaldea