SAIL OFIZIAL ETA IKASLE SAILAREN SINOPSIAK

Hauek dira Sail Ofizialeko eta Ikasle Saileko sinopsiak:

SAIL OFIZIALA

CUERDAS – Estibaliz Urresola Solaguren

Rita-k abesten duen emakume-korua desagertzeko zorian dago, galdu egin baitute entsegu-lokala ordaintzeko jasotzen zuten diru-laguntza. Orain erabaki egin beharko dute ibarra gehien kutsatzen duten enpresetako baten babesa onartzen duten ala ez.

LANBROA – Aitzol Saratxaga

Aita-alaba bakarrik bizi dira baso urrun eta aldendu batean. Bizi ere ikaratuta bizi dira, zuhaitz artetik aldiro sortzen den lanbroak erabat kaltetu eta suntsitzen baititu izaki bizidun ororen gorputz eta gogoa. Babesten saiatzen diren arren, lanbroa gero eta hurbilago dator.

36 – Ana Lambarri Tellaeche

Sara eta David bisitaren zain daude etxean, eta Daviden nagusi berriak bazkaltzera etorri dira. Sara prestatu egiten da, garrantzirik gabeko detaile batek David haserretzea eragiten du, tratu txarrak eman, kolpatu eta umilduz; ez da lehen aldia. Indarkeriaren ondoren, Sarak gizarteari aurre egin behar dio, errealitatea ezkutatzeko biek sortu duten fatxadak proba gogorra gainditu beharko du.

MUGA – Eñaut Castagnet

Joxeanentzat, Euskal Herrian mugarik ez da. Astero alde batetik bestera pasatzen da, zerrien saltzeko. Kamarurentzat ordea, oztopo eta lanjer guztien sinonimo da muga. Alta, haien bideek elkar gurutzatuko dute…

LOS DÍAS QUE (NUNCA) FUERON – Pedro Rivero eta Kevin Iglesias Rodríguez

Hiru pertsonaia beraien bizitzako unerik onena bizitzeko zorian daude… fenomeno arraro bat dena eteteko aurkezten den arte.

OUR VOICES – Natxo Leuza

Fadia, Wais eta Emramek XXI. mendeko krisi humanitario okerrenetako baten infernutik ihes egin dute: Afganistango gatazka armatutik. Familien aurrezki guztiak gastatu dituzte, eta Europara iristeko bizia arriskuan jarri behar dute. Haien bidaiak bestelako pertsonak izatera bultzatuko ditu, inoiz ez dira berdinak izango.

IRRITS – Maider Oleaga

Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.

HONDARRAK – Paula Iglesias eta Marta Gómez

Zatika erortzen den zaintza sistema baten hondakinek bi emakumeren historiak kokatzen ditu, zeinen lana beti egotea den. Itxaroten. Beti.

ERLOJUPEKOA – Leire Egaña

Goiz jaikitzen den rider bat, jai gau baten ondoren oraindik oheratu ez den herri bat, erlojuaren aurkako misioa: pakete bat entregatzea. Lortuko al du riderrak entrega atzerako kontaketa amaitu baino lehen egitea?

SIEMPRE LUNES – David González Rudiez

Denboraldi luze baten ondoren, Jorgerentzat gauzak okertzen hasi ziren asteleheneko gau batean…

Ikasle saila

MUSKIL – Marina Perosanz Moral

Ixabel eta Pedro Muskil baserrian bizi diren agure bikotea dira. Ixabelek baserriko lanak egiten pasatzen ditu egunak, Pedrok, aldiz, tabernan. Ixabeli gero eta gehiago kostatzen zaio bizimodu horrekin jarraitzea eta, gainera, Pedroren tratu txarrak jasan behar ditu. Egun batean, Luisa, maistra berri gaztea, ondoko baserrira etortzen da bizitzera.

Egunak joan ahala, Ixabelengana pixkanaka hurbildu eta Pedrorekin duen harreman desegokia susmatuko du. Ixabel eta Luisaren arteko harremana estutzen doan heinean, Pedroren tratu txarrak gora egiten dute, puntu bateraino non Ixabel ostikoka kaleratzen duen. Luisak hau ikusita Pedrori aurre egiten dio…

MITXOLETAK – Javier Elizalde Benitez

Zurikoaingo herrian emakumeak bizi dira soilik, apaiza batekin. Elizako atarian, mitxoleta bat eskuetan duten emakume ilara luze bat dago, eta hauen aurrean atso zahar bat, eskuen artean zerrenda luze bat duela. Emakumeek ez dute izenik, zenbakiak dira.

Mitxoleten herria dela diote, emakume haztegi bat; sistema perfektu bat. Eta perfektua izan dadin emakume helduek belaunaldiz belaunaldi entzun duten istorioa helarazi behar diete neskatilei. Ipuina ez da inoiz hilko mitxoleten herriak dirauen  bitartean, eta alderantziz.

Izan ere, herri honetan, zuri guztiak ez dira irinak.

HOGEI – Ainhoa Mariscal

Neskatxa baten errugabetasuna eta haren galeraren istorioa da Hogei. Nora basoan aurkitzen da ezkutaketan jolasten, aita eta amaren bila, korrika, alde batetik bestera. Bat-batean, gurasoak aurkitzen ditu, baina ez da berak espero zuena ikustea. Ama lurrean dago, odolez estalirik, aita berriz, alboan, bere gorpua besarkatzen, malkoei eutsi ezinik. Guzti horren ondoan, odolez beteriko labana bat. Norarentzat jolasa amaitu da, orain bera da ezkutatu beharko dena.

NI HORRELAKOA NAIZ – Ane Aranguren Ubierna 

“Aroa harro dago bere trantsizioaz, prozesuari esker, ondo sentitzen da bere buruarekin. Hala ere, beldurraren eraginez ez dio bere mutil-lagunari ezer kontatzen. Honek bere egoera ezagutzean mespretxuz tratatuko du. Horrek ordea ez du Aroa geldiaraziko.

Amaieran, guztien aurrean bera den moduan azalduko da.”

POLITA – Eneko Muruzabal Elezcano

Haragia jatea debekatuta dagoen etorkizun hurbilean, eliteko atleta gazte batek behi-txuleta bat probatzen du lehenbizikoz entrenatzaileak prestatutako erritu klandestino batean.

SORIONEKU –  Javier Elizalde Benitez

Identitatea, kultura eta elkarren arteko harremanen antologia da Sorioneku. Bizitza rurala eta hiriko bizitzaren arteko desoreka eta loturen ikus-entzunezko metaforiko eta poetikoa dugu.

IZENGO GIÑENA – Galder Aretxaga Minova

Iosuk eta Peiok, haurtzaroko bi lagunek, euren bizitzak nola aldatu diren ikusi dute. Orain bi pertsona erabat desberdin dira eta ingurune gatazkatsu batean mugitzen dira, droga salerosten. Iosu, negozioaren parte izan arren, ez dago eroso ingurune horretan, baina Peiorekin duen adiskidetasunak nahi ez dituen gauzak egitera eraman du.

ESTAMPADO – Gerardo Tomé Lasa

Xabi umetan uda igarotzen zuen lekura itzuli da, baina uda ez da itzuli.

NAHAR – Beñat Goia Ziganda eta Iraia Irazusta

Bi lagunen arteko elkarrizketa baten bidez eta ekialde hurbileko errefuxiatuen krisia ardatz hartuta, munduaren desoreken inguruko hausnarketara bultzatzen du Nahar dokumentalak.

Horretarako pertsona orok beharrezkoa lukeen  otordu duina izateko eskubidearen beharra azpimarratuko dute mahai baten inguruan bildu diren protagonistek.

Bizipen pertsonaletatik abiatuta, egungo munduaren gaineko ikuspuntua azalduko dute.

AGARA – Jon Santos 

 Agarak amets bat biziarazten du. Amets hau bidaia baten paradoja da. Geldialdi bakoitzan bere egunerokotasunaren toxizitateari aurre egin beharko dio. Egoera toxiko bakoitzak bere inguruneko pertsona batek errepresentatzen du. 4 egoera/geldialdi biziko ditu. 1. Mutil-laguna 2. Aita 3. Laneko nagusia. 4. Bere burua (autoestima). Egoera bakoitzaren arteko bidaia auto batean igarotzen da. Auto hau gidari ezezagun batek eramaten du. Gidariarekin daukan harremana ironiaz beteta dago, baina egia esaten dio aurpegira beti. Agara bere buruaren aurka egon ondoren bere bizitzaren agintea hartzea erabakitzen du. Egilea igotzen da, baina orain bera da gidaria.