16. HUHEZINEMAREN IRUDITERIA KALEAN DA!

Ihintza Beristain, jaialdiaren komunikazio lantaldeko kidea:

 “Aurtengo helburuetako bat publiko desberdinetara heltzea izan da eta iruditeriarekin hau islatzen saiatu gara”

Herenegun kaleratu zen sare sozialen bitartez 16. HUHEZINEMAren iruditeri berria. Lau kolore nagusi izango ditu eta pertsonak jaialdiaren ikur nagusi bihurtuko dira. Izan ere, 16. Huhezinemak publiko berrietara iristeko ahalegina egingo du edizio honetan. Irudiaren esanahiari buruzko pista batzuk utzi ditugu gure sareetan, joan zaitezte kuxkuxeatzera!

Julen Iglesias komunikazio lantaldeko kideak eginiko kartelaren proposamenaren baitan sortu da iruditeria, Yurena Carrero taldekidearen laguntzarekin. Kolore biziak, ekintza dinamikoak eta, noski, begiak ditugu aurtengo protagonistak bezala.

Joan berotzen eta gorde datak, hau hasi besterik ez da egin!