Amaitu da 19. HUHEZINEMA. Hiru egun hauetan musika, masterclass-ak, solasaldiak, proiekzioak, podcast-ak, irribarreak eta emozioak izan ditugu nagusi. Aretxabaletako Arkupe aretoan genero eta formatu ezberdinetako laburmetraiak eta bideoklipak gozatu ahal izan ditugu, eta bederatzi sari banatu ditugu guztira. Huhezinema Saria Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdiren “Eraman Zutela” lanak eraman du.
Hemen ditugu aurtengo irabazle guztiak:
Sail Ofiziala:
- Huhezinema saria: Eraman Zutela, Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdi (650 euro eta Hazi saskia)
- Ikusle saria: Eraman Zutela, Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdi (Arteaga jatetxean bi lagunentzako jatordua)
Oharra: Sail Ofizialeko finalista bakoitzak 150€ jaso ditu, soilik finalean egoteagatik.
Ikasle Saila:
- Ikasle saria: Zeharkatzen gaituena, Eire Maya (300 euro eta Hazi saskia)
- Ikusle saria: GR 31, Ainhize Landa (Carros Cingarosen bi lagunentzako gau bat)
- MU ikasle lan onenari saria: Harrigorena, Aner Olaizola (200 euro eta Hazi saskia)
Bideoklip Saila:
- Bideoklip saria: Emoie, Ximon Agirre eta Alex Perez (300 euro eta Hazi saskia)
- Ikusle saria: Saiatu, Danel Ezpeleta eta Aner Olaizola (Txikipolit pentsioan bi lagunentzako gaua eta gosaria)
Sari bereziak
- Berria saria: Ultramarino, Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti (350€, 6 hilabeterako harpidetza eta Berriako produktuak)
- Hogei4 saria: Dicen que tu padre, Aitor Abio (1.500€-tan baloratutako kamera ekipamendua eta proiekturako aholkulkaritza teknikoa)
19. Edizioaren argazkiak:

Aftermovie-a: