Huhezinemaren bigarren eguna!

Lehenengo egunaren doinua jarraituz gaur goizean Aranzazu Callejaren masterclassa izan dugu. Soinu banden sormen prozesuak, mundu honetako gora beherak eta soinu banden beharraz ikasi dugu. Hark egindako lanak erakutsiz mundu horren inguruan irakatsi digu, eta bi orduz noten artean murgilduta egon gara.

Arratsaldean berriz, MU saileko bederatzi film labur eta dokumental proiektatu ditugu, beldurretik, tentsiora, bertatik festara eta hortik iluntasunera aritu gara, baina gehienetan ez gara asko urrundu errealitatetik. Atseden txiki bat egin ondoren bideoklipen doinuen artean aritu gara, estilo ezberdinak entzunez eta ikusiz.

Eguna ekitaldiz beteta izan dugu, eta biharko prest gaude denak, Sail Ofizialeko filmak ikusteko gogoz eta baita irabazleak jakiteko gogoz ere!