Huhezineman film laburrak aurkezteko epea ireki da

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko 10. aldia 2017ko martxoaren 28 eta 31 bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan eta, jaialdia abian jartzeko, irekita daude jada jaialdiko hiru sailak. Zuen film laburren zai gaude!!!! Sail Ofizialeko, Basque Culinary saileko eta MUko ikasleen saileko lanak bidaltzeko epeak zabalik daude, eta 2017ko otsailaren 16ra arte bidali ahal izango…

Badator hamargarren Huhezinema

2016ko martxoan banatu genituen bederatzigarren Huhezinema jaialdiko sariak eta gogotsu hasi gara berriz lanean 2017ko martxoan jaialdia burutzeko. Hamargarren edizioa izanik, sorpresa eta ekitaldi bereziak izango ditugu, eta gaur goizean bildu gara antolatzaile taldea Iban del Campo irakaslearen laguntzapean ideia eta aukera guztiak zirriborratzen hasteko. Aurtengo antolatzaile taldea Mondragon Unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikazio Graduko laugarren mailako 20…

Mexiko eta Argentinara sariak

Blog honetako azken sarreran esan genuen bezala, Ikus-Entzunezko Komunikazioa Graduko hainbat lagunek hirugarren urtez parte harte dugu Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan. Iban del Campo irakasleak bost euskal ikaslez osatutako epaimahaia koordinatu du eta Orona Saria eman diote topaketan hautatuko film labur berritzaileenari. MUko Garikoitz Rivera, Idoia Dávila eta Nekane Muñoz, eta Andoaineko Escivi eskolatik Ane…

Huhezinema Donostiako Zinemaldian

Ikasturte berriarekin batera eta Donostiako Zinemaldiaren bultzadaz, zinemaren galernak harrapatzen gaitu irailean. Eta gu prest eta gogotsu gaude. 2015-2016 ikasturteko Huhezinema jaialdian gauzatu zen Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketarekin lankidetza. Joan den urtean saritutako bi filmak Huhezineman aurkeztu genituen. Ekimen honek lehen aldiz nazioartekotu zuen Huhezinema eta bide horretatik jarraitzeko asmoarekin lankidetza…

Huhezinemako film labur irabazleak Ordizian

Ordiziarrek aukera paregabea izango dute aurten Huhezinema Jaialdian irabazi duten film labur guztiak ikusteko eta zuzendari batzuekin hitzegiteko. Hain zuzen ere, 9. edizioko hiru sail ezberdinen film labur sarituak ikusi ahal izango dituzte larunbat honetan, apirilaren 23an, arratsaldeko 19:30tatik aurrera Ordiziako Herri Antzokian. Aniztasun handiko edizio honetan, gerturatzen diren ikusleek gozatu ahal izango dute zinemaren…

Sari banaketa zirraragarria (martxoak 18ko kronika)

Iritsi da 9.Huhezinemaren azken eguna. Bi egunetan zehar zinemaren zirrara sentitu dugu, eta gaur, are eta gehiago. Arkupe kultur etxean egun handia dela sumatzen da: ikasle antolatzaileak alde batetik bestera bueltaka dabiltza. Ane Zuazubiskar eta Odei Esnaola aurkezleak iritsi dira zinemara eta gidoiari azken errepasoa eman diote kamerinoan. 16:50tan ateak ireki dira, eta minutu gutxitan…

Gastronomia eta ikasleen eguna (Martxoak 17ko Kronika)

Tripa ondo beteta gerturatu dira gaur Arkupera zinema zaleak . 14:30tan Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanekin ireki dugu ekitaldia, Jon Garate eta Andrea Vitoria aurkezleek ikusiko diren filmak aurkeztu dituzte, eta bertara gerturatu direnei proiektuok aurrera ateratzeko orduan izandako zailtasun eta pozen inguruan hitz egiteko aukera eskaini diete. Aitor Parra ikaslea animatu da eszenatokira igotzera eta egindako…

Nazioarteko eguna (martxoak 16ko kronika)

Urduritasuna nabaritu da gaur goizean Aretxabaletako plazan. Kanpaiek zortziak zirela esaterako bertan geunden antolatze guztiok, indarrak hartzeko denok batera gosaldu dugu eta eguneko eginbehar guztiak errepasatu ditugu. Ondoren, antolatzaileok eta aurkezleak Arkupe Kultur etxean bildu gara, hauek ere urduri aurpegia zuten eta laster hasi dira entseatzen. Gogotsu eta ilusioz etorri dira biak eta dena eman…

Bertan da aurtengo Huhezinema

Hasi gara zinemaren zirrarak sentitzen! Astebete baino gutxiago falta da 9.Huhezinemari hasiera emateko. Martxoaren 16tik 18ra izango da. Besteak beste, hitzaldiak, filmen emanaldiak nahiz sari banaketak izango dute lekua hiru egunetan zehar. Nazioarteko film laburren emanaldi berezi batekin emango diogu hasiera aurtengo jaialdiari, izan ere, nazioarteko bihurtuko da Huhezinema. Donostiako Zinemaldiaren kolaborazioari esker, bi film…

Badaukagu aurtengo spota!

  Estreinatu dugu jada jaialdiaren spota. Zinemaren zirrara leloa jarraituz sortu dugu bideo labur hau ere. Karteleko aurpegiaren espresioari bizia eman diogu eta zineak ikuslearengan sortzen duen zirrara erakutsi nahi izan dugu. Aldi berean, keinu bat egin nahi izan diogu Ten Minutes Older (Herz Frank, 1978) film laburrari. Gozatu spotaz!