
Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko 10. aldia 2017ko martxoaren 28 eta 31 bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan eta, jaialdia abian jartzeko, irekita daude jada jaialdiko hiru sailak. Zuen film laburren zai gaude!!!!
Sail Ofizialeko, Basque Culinary saileko eta MUko ikasleen saileko lanak bidaltzeko epeak zabalik daude, eta 2017ko otsailaren 16ra arte bidali ahal izango dira ikus-entzunezkoak.
Aurten hainbat aldaketa dakartza jaialdiak, beraz, ondo irakurri sail bakoitzaren oinarriak gure webgunean!
- Goiena sariak euskarazko film labur onena sarituko du, eta aurten dirusari handiagoa banatuko dugu. Horrez gain, Ogeita4 Camera Solution enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2018ko Huhezineman aurkeztuko den euskarazko film bat egiteko.
- Lanak aurkezteko prozesua erraztu eta merketu nahi diegu aurten egileei, eta Vimeo edo Youtube esteken bitartez soilik jasoko ditugu aurten filmak. Izen ematea erabat doakoa izango da beraz.
Jaialdi borobila egiteko borondatea dugu, eta jada lan eta lan ari gara hori posible egiteko!
Laster albiste gehiagorekin itzuliko gara.
Ez utzi azken egunerako filmen bidalketa eta zorte on!