Ikasturte berriarekin batera eta Donostiako Zinemaldiaren bultzadaz, zinemaren galernak harrapatzen gaitu irailean. Eta gu prest eta gogotsu gaude.
2015-2016 ikasturteko Huhezinema jaialdian gauzatu zen Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketarekin lankidetza. Joan den urtean saritutako bi filmak Huhezineman aurkeztu genituen. Ekimen honek lehen aldiz nazioartekotu zuen Huhezinema eta bide horretatik jarraitzeko asmoarekin lankidetza hori sendotzera goaz aurtengo edizioan.
Bihar hasiko da Zinema Ikasleen Nazioarteko XV Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan eta bertan izango gara. Bigarren urtez Iban del Campo irakasleak koordinatuko du Orona Saria, aurtengo film labur berritzaileenari emango zaiona. Huheziko Ikus-Entzunezko Komunikazioa graduko 3 ikaslek (Garikoitz Rivera, Idoia Dávila eta Nekane Muñoz) eta Andoaineko beste bi ikaslek osatzen duten epaimahaia.
Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa bat da bihar hasiko dena. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master class-etan jarduteko ere. Aukeratutako filmak publiko orokorrari irekitako saioetan aurkeztuko dira.
Aurten proiektatuko diren film laburren eta master classen gaineko informazioa lotura honetan aurkituko duzu.
Eta orain itzali zuen mugikorrak mesedez. Emanaldia hastera doa.