
2016ko martxoan banatu genituen bederatzigarren Huhezinema jaialdiko sariak eta gogotsu hasi gara berriz lanean 2017ko martxoan jaialdia burutzeko. Hamargarren edizioa izanik, sorpresa eta ekitaldi bereziak izango ditugu, eta gaur goizean bildu gara antolatzaile taldea Iban del Campo irakaslearen laguntzapean ideia eta aukera guztiak zirriborratzen hasteko. Aurtengo antolatzaile taldea Mondragon Unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikazio Graduko laugarren mailako 20 ikaslek osatzen dugu; hala nola, Ana Alberdi, Irene Arin, Haizea Arizaga, Paul Arzanegi, Eneritz Aulestia, Ane Ayerbe, Idoia Dávila, Irati Elortondo, Beñat Galfarsoro, Arkaitz Gartzia, Leire Goitia, Jon Gonzalez, Iratxe Gonzalez, Maia Iribarne, Nekane Muñoz, Maider Navarro, Hodei Perez, Garikoitz Rivera, Irati Royo eta Ane Urkola.
Huhezinemaren hamargarren edizioa 2017eko martxoaren azken astean izango da eta laster argitaratuko ditugu jaialdiko lehiaketa desberdinetan parte hartzeko oinarriak.
Laister itzuliko gara albiste gehiagorekin!
Animatu eta parte hartu hamargarren edizio borobil honetan!