Nazioarteko eguna (martxoak 16ko kronika)

Urduritasuna nabaritu da gaur goizean Aretxabaletako plazan. Kanpaiek zortziak zirela esaterako bertan geunden antolatze guztiok, indarrak hartzeko denok batera gosaldu dugu eta eguneko eginbehar guztiak errepasatu ditugu.

IMG_7826

Ondoren, antolatzaileok eta aurkezleak Arkupe Kultur etxean bildu gara, hauek ere urduri aurpegia zuten eta laster hasi dira entseatzen. Gogotsu eta ilusioz etorri dira biak eta dena eman dute entseguetan. Dena bere lekuan jartzen eta antolatzen ari ginela ohartzerako iritsi dira 9:30ak. Ikasle koadrila bat gerturatu da lehendabizi, eta photocallean argazkia atera ondoren lekua hartzera sartu dira. Kultur etxeko aulki gehienak ikus-entzunezko komunikazioko lehenengo eta bigarren mailakoek bete dituzte.

Minutu gutxitan bete da aretoa eta Jon Garatek eta Andrea Vitoriak txalo artean eman diote hasiera 9. Huhezinema jaialdiari. Lehenengo aldiz nazioarteko bilakatu da Huhezinema, eta proiektatu diren bi film laburren inguruan jardun dira. Isabel Lambertiren Volando voy filmak Orona Saria irabazi zuten Donostiako Zinemaldian eta Kiro Russoren Nueva vida filmak sari nagusia eta beste 3 sari gehiago eraman zituen Donostian. Horien inguruan aritu dira Mondragon Unibertsitateko ikasle diren Ainara Menoyo eta Aitor Parra. Ondoren, bi filmak ikusi ditugu. 

IMG_7815 - copia
Ikasle eta aurkezleak gaurko emanldia hasi aurretik.

Ikusleei gustatu zaiela nabaritu da, txalo zaparrada batez itxi baitute atsedenaldi aurreko tarte hau. 10:30etik 11:00etara atseden bat hartu, kafe baten inguruan filmak komentatu eta ilusio aurpegiz bete da berriro ere aretoa.

IMG_7796
Arkupe Kultur Etxe inguruko tabernetan giroa

Atsedenaldian, Pikadero filmeko Ben Sharrock zuzendaria eta Irene Gurtubai ekoizlea gerturatu dira Arkupera, gertuko agertu dira eta ikusleek arreta handiz jarraitu dute beraien hitzaldia. Hasieran film hau nork ikusi duten galdera egin dute eta jende dezentek altxatu du eskua. Pozik gelditu dira biak. Pelikularen sormen prozesuaz hitz egin dute eta trailer nahiz teaser-a erakusteko tartea ere hartu dute. Horretaz gain, Irune Gurtubaik bere ibilbidea laburki azaldu digu, Huhezin lizentziatu zenetik gaur egun arte, eta Sharrockek zuzendari moduan eduki duen ibilbidean zehar egin dituen hainbat lan ikusteko aukera ere eduki dugu. Pikadero filma zuzentzeko orduan buruan izan dituen hainbat erreferente filmiko eta bestelako inspirazio iturri partekatu ditu gurekin.

IMG_7873
Gustora entzun ditugu Pikadero filmaren sekretuak.

Ondoren ikusleek egindako galderei erantzun diete, eta 13:00etan amaitu dugu gaurko egitarauarekin. Txalo zaparrada batez agurtu ditugu Pikadero filmeko zuzendaria eta ekoizlea. Zinearen inguruan zerbait gehiago ikasita irten gara kultur etxetik.

20160316_113820
Ben Sharrock eta Irune Gurtubai gaurko hitzaldian.