Ordiziarrek aukera paregabea izango dute aurten Huhezinema Jaialdian irabazi duten film labur guztiak ikusteko eta zuzendari batzuekin hitzegiteko. Hain zuzen ere, 9. edizioko hiru sail ezberdinen film labur sarituak ikusi ahal izango dituzte larunbat honetan, apirilaren 23an, arratsaldeko 19:30tatik aurrera Ordiziako Herri Antzokian.
Aniztasun handiko edizio honetan, gerturatzen diren ikusleek gozatu ahal izango dute zinemaren zirraraz estilo ezberdinetan. Triangeluak MUko ikasleen saileko ikuslearen irabazleak bikote baten asteburu erromantikoaren porrota kontatzen du; Zurea filmak, berriz sail berdineko fikzio onena, emakume alargun baten dilemarekin zer pentsa emango du; eta dokumental onena ikasleen sailean, Amaren izenean, aurpegia eta izena jartzen dizkio diktaduran haien gurasoak galdu zituztenei eta oraindik ere aurkitu ez dutenei.
Basque Culinary sailean berriz, umorea nagusitu da aurten jaialdian: Menzzi Txispas sukaldean youtuber fenomenoaren bertako ikuspegi bat eskaintzen digu; eta publikoaren saria jaso zuen Nahikua eta soberan film laburrak amaren maitasuna erakusten digu janariaren bitartez.
Sail Ofizialean bi garaile izan ziren. Batetik, Dantzariak film politikoa, euskal herriko gatazka landu eta hausnarketara gonbidatzen duenak bi sari lortu zituen -ikusleen saria eta Vertigo saria-, diru laguntza publikorik gabe egindako film labur onenari. Bestetik, sari nagusia jaso zuen filma, Goiena Saria euskarazko film labur onenari, Bere bizitzetako bat fikzio eta dokumentalaren artean egindako film esperimentala, voyeurismoaren aldarrikapen bat dela esan dezakegu.
Aurtengo euskal film labur onenen bilduma txiki batekin disfrutatzeko aukera paregabea izango da Ordizian apirilaren 23an. Emanaldian Dantzariak film laburreko zuzendaria den Axier Salazar, Amaren izenean dokumentaleko zuzendariak (Irati Elortondo eta Mikel Uralde) eta Iban del Campo jaialdiko koordinatzailea izango dira aurkezpenean eta ondoren egingo den solasaldian.
Ez galdu aukera hau eta egon adi! Huhezinemaren 10. edizioa prestatzen hasi gara!