Aurtengo berrikuntza nagusiak, Mundukide saria eta Argazki Onenaren saria. 5.000 euro banatuko ditugu saritan!!!!
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa egingo da 2018eko martxoaren 21etik 23ra bitartean Aretxabaletako Arkupe kultur etxean.
Jaialdiako hiru sailetan parte hartzeko oinarriak prest daude daude: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila. Filmak bidaltzeko epea 2018eko otsailaren 9ra arte egongo da zabalik eta dagoeneko kontsulta daitezke sail bakoitzaren oinarriak Huhezinemako webgunean: www.huhezinema.com
Berrikuntzekin dator jaialdia, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko hamahiru ikaslek osatzen dute lan talde berria eta Iban del Campo irakasleak gidatuko ditu prestakuntzan, urtero bezala. Aurten 5.000€ banatuko ditugu sarietan, hiru sail desberdinetan.
Sail desberdinen oinarrietan azaltzen den bezala, edizio honetan bi berrikuntza nagusi daude, horietako bat Mundukide Saria dena. Aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da honetan. Sari honen irabazleak 700 euro lortuko ditu.
Bestetik, MUko Ikasleen Sailean hautatutako film laburren artean Argazkigintza Onena sarituko da 1.500€tan baloratutako kamera ekipamenduaren maileguarekin, Zarautzko Ogeita4 Camera Solution enpresaren eskutik.
Jasotako film labur guztien artean Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jaialdiaren Sail Ofiziala osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Hamar film hauek, beste lau sari hauen lehian arituko dira:
SAIL OFIZIALA
– Goiena Saria : 1000€ (Epaimahai Ofizialak emango du saria): Euskarazko film onena sarituko da.
-Mundukide Saria: 700€ (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).
– Vertigo Saria: 400€ (Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.
– Ikusleen Saria: 300€
MU IKASLEEN SAILA
-Fikzio Onenaren Saria: 300 €
-Dokumental Onenaren Saria: 300 €
-Argazki Onenaren Saria: Ogeita4 enpresak 1.500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, euskarazko film labur bat egiteko, 2019ko Huhezineman aurkeztuko dena.
-Ikusleen Saria: 100 €
KUTIXI SAILA
-Basque Culinary Saria: 400 €
-Ikusleen saria: 100€
Ikusten duzuen bezala, Huhezinemaren hurrengo edizioa abian dago eta gose. Orain zuen txanda da, hainbeste izerdi eta ilusioarekin egindako film labur horiek bidaltzeko. Zorte on denori!