Zarautzeko Ogeita4 Camera Solution enpresako lagunekin kolaborazioa mantentzen dugu hirugarren urtez. Zinema, publizitatea eta telebistan ibilbide oparoa eta luzea duen enpresa da Ogeita4. Era guztietako ekoizpenetan kamera beharrak betetzeko sortu zen eta zinema kamera digitalen alokairua, garraioa, filmaketarako logistika eta kamera-teknikariak eskaintzen dute.
Parte hartu duten lan batzuk aipatzeagatik, Handia, Loreak, Lasa eta Zabala, Urte berri on amona, Aupa Etxebeste, Lucio eta Cronocrímenes luzeak edo El bosque negro, Cólera, Zarautzen erosi zuen edo Hubert LeBlonen azken hegaldia film laburrak.

Aurtengoan sari berri bat sortu dugu Mondragon Unibertsitateko Ikasleen sailean, eta aurkeztutako lanen artean epaimahai ofizialak emango dituen Fikzio Onena eta Dokumental Onenaren sariei Argazki Onenaren sari berri hau gehituko zaio. Sari hau Ogeita4 enpresak eskainiko du, 1.500 eurotan baloratutako kamera ekipamendu profesionala irabazlearen eskutan jarriz, beste euskarazko film labur bat egiteko.
Sari horri esker egindako film labur berri hori, 2019ko Huhezinema jaialdian aurkeztuko du lantaldeak. Irrikitan gaude jada sari honen emaitzak ikusteko!!!
Ez ahaztu, filmak aurkezteko azken eguna, otsailaren 9a da.