Category Archives: huhezinema

Hau izan da 12. Huhezinema

Hamabi hamarkada bete ditu zinemak, eta hamabi ediziora iritsi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Dozenaka lagun egin ditugu bidean, eta hamaika film labur ikusteko aukera izan dugu. `Zinemak hamabi´ lelopean iaz Euskal Herrian egindako lehen uzta jaso dugu hamabigarren edizioan, eta hamabi sari banatu ditu jaialdiak horien artean. Eskerrik asko parte hartzaile, laguntzaile, ikusle eta babesle guztiei!

12. Huhezinemaren sari banaketa ekitaldia argazkitan

Hamabi hamarkada bete ditu zinemak, eta hamabi ediziora iritsi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Eta ‘Zinemak hamabi’ leloa izan duen edizio honen sariak banatu genituenetik igaro dira hamabi ordu baino gehiago, eta atzoko sari banaketako dozenaka argazki ekarri dizkizuegu.

Hamabi sari, Huhezinemaren hamabigarren edizioan

Hamabi hamarkada bete ditu zinemak, eta hamabi ediziora iritsi da Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Dozenaka lagun egin ditugu bidean, eta hamaika film labur ikusteko aukera izan dugu. ‘Zinemak hamabi’ lelopean iaz Euskal Herrian egindako lanen uzta jaso dugu hamabigarren edizioan, eta hamabi sari banatu ditu jaialdiak lan horien artean.

Goraino bete da Aretxabaletako Arkupe Aretoa Huhezinema Euskal Film Laburren 12. edizioaren azken egunean: zinema zaleak, Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak, film laburren egileak, babesleak….

Kepa Errasti aktore eta zuzendariak aurkeztu du gaur arratsaldeko emanaldia. Errastiren gidaritzapean, Sail Ofizialeko film laburrak ikusi ahal izan dituzte bertaratutakoek: Agnés (Irati Elortondo), Un agujero en el muro (Carlos Moure), Tximeletaren hegaldia (Amaia San Sebastian), Ama (Josu Martinez), Shell Phone (Miren Mujika), Gogor atzea (Oier Fuentes), Ancora Lucciole (Maria Elorza), Asfixia (Leire Egaña), Zain (Pello Gutierrez) eta Minutuak (Mikel Uralde Arrue). Film labur guztiak ikusi ondoren, ikusleek haien lanik gogokoena emateko aukera izan dute. Boto guztiak zenbatuta, sari banaketari ekin zaio.

Honako hauek dira Huhezinemako 12. edizioaren irabazleak:

Kutixi Saila

Kutixi Saria (400€): Urtea joan da (Egoitz D. Ibargoitia).

Ikusleen Saria (100€): Babarrun txapelketa (Julen de la Serna).

MU Ikasleen Saila

Fikzio Onenaren Saria (300€): Erroak (Ane Zuazubiskar).

Dokumental Onenaren Saria (300€): Min ezkutuak (Ane Garcia).

Argazki Onenaren Saria (filmatzeko materiala 1500€ko balioa duena): Erroak (Ane Zuazubiskar).

Ikusleen Saria (100€): Stendhal (Egoitz D. Ibargoitia)

Sail Ofiziala

Huhezinema Saria (200€): Finalista guztiek jaso dute kopuru hau.

Goiena Saria (Euskarazko film onenari, 1000€): Zain (Pello Gutierrez).

Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin dio Asfixia (Leire Egaña) film laburrari, Goiena Sarian.

Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia, 400€): Minutuak (Mikel Uralde Arrue).

Ikusleen Saria (300€): Minutuak (Mikel Uralde Arrue)

Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra, 700€): Mugak hautsiz (Asier Toledo, Xabier Martin).

Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin dio Mundukide Sarian Un agujero en el muro film laburrari.

Kartelik onena (200€): Aitzol Zubizarreta

Urtero bezala, zinemako profesionalek osatu dute jaialdiko epaimahaia; aurtengoan Iratxe Fresneda, Natxo Rodriguez eta Izaskun Arandia izan ditugu gurean.

Huhezinemaren 12. edizioa

Jaialdiaren antolakuntzan 16 ikasle ibili dira Iban Del Campo irakaslearen gidaritzapean: Leire Zarate, Irati Vergara, Haizea Azpilikueta, Eneko Zuberogoitia, Ane Zuazubiskar, Julen Yusta, Irati Gonzalez, Pablo Oteiza, Asier Ugarte, Andoni Marquinez, Gari Suarez, Unai Portilla, Malen Iruretagoiena, Egoitz D. Ibargoitia, Irati Briñas eta Itsaso Garmendia.

Beste urtez, edizio hau posible egiteko, erakunde publiko eta pribatuen ekarpena izan du jaialdiak; sari erakargarriagoak banatu eta ekintza gehiago antolatu ahal izateko (aurten 5000 euro baino gehiago banatu dira saritan). Babesle nagusiak Aretxabaletako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila dira. Kolaboratzaileak hauek dira: Mundukide, Ogeita4, Goiena, Ausolan eta Danobat. Eta, azkenik, laguntzaileen artean daude: Zinea, Jakion, Berria, Jausoro Ostatua, Hazi, Bedarreta, Arrasate Hotela, Gaztezulo eta Inprenta.eus.

Sortzeke daudenak eta sortutakoak; ikasleen lanak protagonista

Martxan! sail berriak egin du bere bidea: beso-zabalik hartu dute ikasleek eta sektoreko profesionalek. Gaur, banaketaz hitz egiteko aukera izan dute ikasleek, eta sortzeko bidean dituzten lanen zein sortutakoen inguruan aritu dira Aitor Arenas Banatu Filmak etxeko kidearekin eta Leire Lardizabal Euskaltzaleon Topaguneko kidearekin. Lardizabalek azaldu du “beharrezkoak” direla “ikasleen eta gazteen lanak zabaltzeko” ekimenak, eta “Laburbira, Kameratoia eta Irudienea” jarri ditu adibide moduan.

Arratsaldean, ikasleen lanak jasotzen dituzten bi sailetako lanen proiekzioak izan dira. Lehenengo, Kutixi Saileko lanak aurkeztu dituzte ikasleek; aurten, hogei lan hautatu dituzte gastronomia ardatz duen sailean: Kafe-te-gia, Eiderren saltsak, Naedlakus, The artist, Urtea joan da, 5 senses, Zure esku, Gastronomiaren literatura, Otordua, Neurrizukre, Babarrun txapelketa, Zerk bereizten gaitu?, Zer gara, jaten duguna ez bada?, Txoko, Etxetik etxekoentzat, Pobre aberatsak, Sagar + ardo + – tegi, Gosekila eta Ffffuuuargiñano.


Horren ostean, MU Saileko lanak erakutsi dituzte. Ikus-entzunezko ikasleek egindako hamar lan proiektatu dira: Bajo el techo de barro (Mariana Ramos León, 15’), Pelotari (Julen Higuera, 2’), Otalora 27 (Markel Bazanbide Dominguez, 16’), Atabala eta euria (Egoitz D. Ibargoitia, 13’), Hakima Flissi You say (Eider Uribarri, Maider Arrotxa, Andrea Aranburu, 4’), Min ezkutuak (Ane Garcia, 15’), Taupadak (Nerea Aginagalde, Leire Altuna, Mikel Carrillo, Iker Larrañaga, Eider Moncayola, 12’), Mugak hautsiz (Asier Toledo, Xabier Martin, 11’), Erroak (Ane Zuazubiskar Iñarra, 9’) eta Stendhal (Egoitz D. Ibargoitia, 16’).

Korrikaren 21. edizioak gaur hasi du bere bidea Garesen, eta horri keinua egin diote fakultateko Euskara Batzordeko kideek. Kantatuta eta testu bat irakurrita, Klika egitearen aldeko mezua zabaldu dute

Sail Ofiziala eta sari banaketa ekitaldiak bihar

Huhezinemaren 12. edizioa agurtzeko Sail Ofizialeko 10 lan ikusteko aukera egongo da Arkupen, 16:30etan hasita. Hauek dira aurtengo hamar finalistak: Gogor atzea (Oier Fuentes, 7’), Shell phone (Miren Mujika, 10’), Zain (Pello Gutierrez, 13’), Tximeletaren hegaldia (Amaia San Sebastian, 5’), Un agujero en el muro (Carlos Moure, 20’), Ama (Josu Martinez, 9’), Minutuak (Mikel Uralde Arrue, 10’), Asfixia (Leire Egaña, 5’), Agnès (Irati Elortondo, 8’) eta Ancora lucciole (Maria Elorza, 15’).

Sail Ofizialean proiektatuko diren laburren artean hiru sari banatuko dira, proiekzioaren ondotik egingo den sari banaketa ekitaldian. Goiena saria jasoko du euskarazko filmik onenak (1.000€). Horrez gain, Vertigo Saria (400€) emango du Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahaiak, eta Ikusleen Saria (300€) hautatuko dute bertaratutako ikusleek.

Bihar banatuko dira bezperan proiektatutako sailei dagozkien sariak ere. Kutixi Saileko laburrik onenari 400€ko saria banatuko zaio, eta ikusleek ere sail honetan gehien gustatu zaien film laburra aukeratuko dute Ikusleen Saria jasotzeko (100€).

Epaimahai ofizialak fikziozko lanik onena (300€) eta dokumental onena (300€) sarituko ditu. Gainera, Argazki Onenaren Saria ere banatuko du epaimahaiak; Ogeita4 enpresak 1500€tan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, euskarazko film labur bat egiteko, 2020ko Huhezineman aurkeztuko dena. Gainera, 100€-ko Ikusleen Saria ere banatuko da sail honetan.

Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Mundukidek Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du 700€-rekin.

Sari banaketaren ostean plazako arkupeetan izango da jaialdiaren bukaerako luntxa; 22:30etan Eyharts talde bergararrak kontzertua eskainiko du 12. Huhezinema agurtzeko.

Aretoa hartu dute Etxebestetarrek, eta plaza zonbiek


Egitarau betea izan du Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioaren bigarren egunak. Goizean goiz hasi dute eguna Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek. Martxan! Sail berriak gaur hasi du bere bidea; ikasleek Fina Salegi ekoizlearen eta Mirokutana ekoiztetxeko kideen gomendioak eta aholkularitza jaso dituzte, haien proiektuak aurrera eramateko.

Arratsaldeko saioan ere luxuzko gonbidatuak izan ditugu, Uxue Arakama eta Andrea Aranburu aurkezleek aurkeztuta. Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzendariek Aupa Etxebeste! eta Agur Etxebeste! filmei buruzkoak kontatu dizkigute, eta Elena Velasco TheNiu komunikazio agentziako kideak Agur Etxebeste! filma izango denaren komunikazio planaz hitz egin digu. Esnalek kontatu du harentzat Aupa Etxebeste! filmarekin bizi zuen unerik ederrenetakoa filma egin ahal izatea bera izan zela: “Inork ez zuen gidoi harekin film bat egin nahi, eta gutxiago euskaraz. Ekoiztetxe batekin ahalegina egin zen gazteleraz egiteko, eta ez genuen lortu egitea. Eta gero, duela hamabost urte Eusko Jaurlaritzak eta ETBk erabaki zuten zinema egin behar zela euskaraz, eta gidoiak behar ziren. Eta guk gidoia bageneukan. Filma egingo genuela esan ziguten unea ederra izan zen”. Altunak kontatu du herrian gelditu zen uda batean bururatu zitzaiola Aupa Etxebeste! filmaren ideia: “Jarduera industriala duten beste herri batzuk bezala, hustu egiten da Bergara abuztuan. Herrian gelditzen ginen lagunak, etxean gurasorik gabe, eta tabernan geunden batean otu zitzaigun Aupa Etxebeste! filmaren ideia”.

Agur Etxebeste egitea proposatu zietenean onartu zuten bi zuzendariek. Altunak zehaztu du ekoiztetxeak deitu ziela biei: “Ekoiztetxekoek egin zuten apustua, eta haiek deitu gaituzte. Ez da egunero gertatzen norbaitek deitzea film bat egiteko, eta aurrera egitea erabaki genuen”. Hala jarraitu du Esnalek: “Lehenengo filmean aktore izan ziren guztiei deitu genien. Pentsatu genuen guri eman baziguten aukera berriro ere egiteko, polita litzatekeela haiei ere aukera ematea”. Gehitu du Aupa Etxebeste! filmak “barrurako itxurakeriaz” hitz egiten bazuen, Agur Etxebeste! filmak kanporakoaz hitz egiten duela: “Nahi genizkion egin aurreko filmari keinuak, baina era berean filmak funtzionatu behar du bakarrik”.

TheNiu Komunikazio agentziako kide Elena Velascok azaldu du egin zuten lehen lana Agur Etxebeste! filmaren komunikazio plana egitea izan zela, eta uste baino jakin-min gehiago eragin zutela hasieran: “Zaila izan zen kudeatzea filmazio egunetako martxa. Hedabide askok nahi zuten etorri, baina batzuetan ezin zen. Berezia da filma Aupa Etxebesteren jarraipena izateak beste interes bat sortu duelako, eta horrek ere eskatzen du lan egitea”. Esnalek aitortu du badutela “bertigo moduko bat”: “Zaila da komunikazio lanetan aritzea filma amaitu aurretik, kea saltzen ari bagina bezala. Filma estreinatzean errazagoa da”.

Eguna amaitzeko, plaza hartu du Huhezinema Jaialdiak. Bacon SFX enpresako lagunen eskutik, karakterizazio efektu bereziak ezagutzeko aukera izan dute bertaratutako haur eta helduek.

Bihar, ikasleen lanak protagonista

Hamabigarren Huhezinemaren hirugarren egunean ere Martxan! Saila izango da goizez. Banaketa landuko da Aitor Arenas Suso eta Leire Lardizabal Azurmendi profesionalek bideratuta.

Arratsaldean, ikasleen lanak egongo dira ikusgai Arkupen. 16:00etan Kutixi Sailean hautatu diren hogei lanak proiektatuko dira; guztiek dute gastronomia edo sukaldea istorioaren ardatzean: Kafe-te-gia, Eiderren saltsak, Naedlakus, The artist, Urtea joan da, 5 senses, Zure esku, Gastronomiaren literatura, Otordua, Neurrizukre, Babarrun txapelketa, Zerk bereizten gaitu?, Zer gara, jaten duguna ez bada?, Txoko, Etxetik etxekoentzat, Pobre aberatsak, Sagar + ardo + – tegi, Gosekila eta Ffffuuuargiñano.

Horren ostean, MU Saileko lanak erakutsiko dira. Ikus-entzunezko ikasleek egindako hamar lan proiektatuko dira; fikziozko lanak, dokumentalak, bideoklipak… Hauek dira ikusi ahalko diren 10 lanak: Bajo el techo de barro (Mariana Ramos León, 15 ́), Pelotari (Julen Higuera, 2’), Otalora 27 (Markel Bazanbide Dominguez, 16’), Atabala eta euria (Egoitz D. Ibargoitia, 13’), Hakima Flissi – You say (Eider Uribarri, Maider Arrotxa, Andrea Aranburu, 4’), Min ezkutuak (Ane Garcia, 15’), Taupadak (Nerea Aginagalde, Leire Altuna, Mikel Carrillo, Iker Larrañaga, Eider Moncayola, 12’), Mugak hautsiz (Asier Toledo, Xabier Martin, 11’), Erroak (Ane Zuazubiskar Iñarra, 9’) eta Stendhal (Egoitz D. Ibargoitia, 16’).

Nazioarteko film laburrak eta ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala lehen egunean

Gaur hasi du bere bidea Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioak, eta Aretxabaletako Arkupe aretoa zinemazalez bete da lehen egun honetako ekitaldiak jarraitzeko. 12. Huhezinemari hasiera emateko, Donostiako Zinemaldiko Nest Film Students saileko zenbait film labur proiektatu dira Arkupe aretoan. Nest Film Students topaketa horretan epaimahaikide izan ziren fakultateko bost ikasle, eta hiru film labur ekarri dituzte Huhezinemara, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza hitzarmenari esker. Hauek dira Andrea Aranburu eta Uxue Arakama aurkezleen sarreraren ostean proiektatu diren laburrak: The Girl With Two Heads (Betzabé García, Mexiko, 13’), Count your curses (Lòrene Yavo, Belgika, 8’) eta El verano del León Eléctrico (Diego Céspedes, Txile, 20’).

Ondoren, Josu Martinez zuzendariaren Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala ikusteko aukera izan dute ikusleek. Martin Ugalde kazetariak Lezo Urreiztietari egindako 35 orduko elkarrizketa da filmaren bizkarrezurra, eta Adur Larrearen marrazkiak, artxiboko irudiak, elkarrizketak eta Joserra Senperenaren musika biltzen ditu. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten filma; eta Euskal Herri osoko aretoetan ikusgai izan ostean, Huhezinemara ere iritsi da. Gainera, zuzendariak bideo bidez aurkeztu die bere dokumentala ikasleei eta bertaratu diren gainontzeko ikusleei. Mila esker Josu!

Bihar, Martxan! sailaren estreinaldia

Lehen aldiz, lau eguneko egitaraua osatu du Huhezinemaren talde antolatzaileak, eta egitaraua luzatze hori baliatu du Martxan! Saila abian jartzeko. Unibertsitateko ikasleei zuzendutako sail honetan sektoreko profesionalak izango dira Aretxabaletan. Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek dituzten proiektuak aurrera ateratzeko laguntza eskainiko diete profesionalek; bihar, Martxan! Saileko lehen egunean, Fina Salegi ekoizlea eta Mirokutana ekoiztetxeko kideak izango ditugu gurekin.

Bazkalostean jarraituko du Huhezinemaren bigarren egunak. 16:30etan, Asier Altuna eta Telmo Esnal zinema zuzendariak izango dira Arkupen. Aupa Etxebeste! eta Agur Etxebeste! filmen inguruko hitzaldia emango dute, eta zinemagile ofizioaz ere hitz egingo dute. TheNiu komunikazio agentziako Elena Velasco ere bertaratuko da Agur Etxebeste! filmaren komunikazio prozesua azaltzeko.
Arratsaldeko 18:30etan Huhezinemak kaleak hartuko ditu: efektu berezietan aritzen den Bacon FX enpresa bilbotarrak protesiak egiteko prozesua erakutsiko die herritarrei eta Huhezinemako parte hartzaileei. Pertsonaiak gorpuzteko behar diren elementuak erakutsiko dituzte: arropak, protesiak, makilajea… Eta noski, hurbiltzen den orok izango du aukera protesiak probatzeko!

Dena prest dago bihar hasiko den 12. Huhezinemarako

Bihar, apirilak 2, hasiko da Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiaren 12. edizioa. Lau eguneko jaialdia hasteko, arratsaldeko 16:00etan Donostiako Zinemaldiko Nest Film Students saileko zenbait film labur proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe aretoan.

Donostiako 66. Zinemaldian izan ziren Huhezinema antolatzen aritu diren bost ikasle. Nest Film Students topaketa horretan epaimahaikide izan ziren, eta horrez gain, hiru film labur ekarri dituzte Huhezinemara laugarren aldiz, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza hitzarmenari esker. Hauek dira proiektatuko diren film laburrak: The Girl With Two Heads (Betzabé García, Mexiko, 13’), Count your curses (Lòrene Yavo, Belgika, 8’) eta El verano del León Eléctrico (Diego Céspedes, Txile, 20’).

Ondoren, 17:15ean hasita Josu Martinez zuzendariaren Jainkoak ez dit barkatzen ikusi ahalko dugu, Lezo Urreiztietaren bizitza jasotzen duen dokumentala. Martin Ugalde kazetariak Lezo Urreiztietari egindako 35 orduko elkarrizketa da filmaren bizkarrezurra. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten filma; Adur Larrearen marrazkiak, artxiboko irudiak, elkarrizketak eta Joserra Senperenaren musika biltzen ditu.

Josu Martinezen ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentalaren fotograma.

Huhezinemaren 12. edizioa

Beste urtez, edizio hau posible egiteko, erakunde publiko eta pribatuen ekarpena izan du jaialdiak; sari erakargarriagoak banatu eta ekintza gehiago antolatu ahal izateko (aurten 5000 euro baino gehiago banatuko dira saritan). Babesle nagusiak Aretxabaletako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila dira. Kolaboratzaileak hauek dira: Mundukide, Ogeita4, Goiena, Ausolan eta Danobat. Eta, azkenik, laguntzaileen artean daude: Zinea, Jakion, Berria, Jausoro Ostatua, Hazi, Bedarreta, Arrasate Hotela, Gaztezulo eta Inprenta.eus.

Urtero bezala, zinemako profesionalek osatuko dute jaialdiko epaimahaia; aurtengoan Iratxe Fresneda, Natxo Rodriguez eta Izaskun Arandia izango ditugu gurean. Sari banaketa ekitaldia apirilaren 5ean egingo dugu, Aretxabaletako Arkupe aretoan.

AURTEN HUHEZINEMA GEHIAGO DA!

Egun pare bat falta dira Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 12. edizioa hasteko. Zinemaz eta ekitaldi anitzez osatutako lau egun izango dira: apirilaren 2tik 5era. Jaialdia Aretxabaletako Arkupe aretoan eta Aretxabaletako Huheziko fakultatean egingo da eta Huhezinemak ikasle, zinemazale, zinemagile zein herritar oro gonbidatzen ditu jaialdia gozatzera. Aurten 44 film labur eta, luzemetrai bat izango dugu

Lehenengo aldiz jaialdia lau egunetan zehar ospatuko da. Egutegi aldaketa horrek badauka arrazoi nagusi bat, izan ere, aurten, sail berri bat gehituko zaio egitarauari. Martxan! deituriko atal berria, unibertsitateko ikasleei zuzenduta dagoena.

Ikasleen eta sektoreko profesionalen arteko harremanak indartzeko, tutoretza formatuko bilera pertsonalizatuak eskainiko dira proiekturen bat martxan daukaten ikasleentzat. Bertan, haien proiektuen inguruko zalantzak zein galderak partekatu ahalko dituzte, profesionalen aholkularitza jasoz. Tutoretzen ondoren, profesionalek masterclass-ak eskainiko dituzte unibertsitateko ikasleentzat.

Bi egunez ospatuko da atala eta egun bakoitza zinemaren arlo ezberdin bati zuzenduta egongo da. Lehenengo egunean, ekoizpena eta gidoigintza landuko dira eta bigarrenean aldiz, banaketa. Eta aurtengo egitaraua borobiltzeko ekitaldi ikusgarri bat: Bacon FX. Pertsonaiak gorpuzteko behar-beharrezkoak diren elementuak izango dira aurtengo kaleko ekitaldiaren ardatza: protesiak, makillajea, arropak… Efektu berezietan aritzen diren adituak etorriko dira Huhezinemako bigarren egunean, eta protesiak nola egiten diren eta pertsonaiak fisikoki nola sortzen diren erakutsiko digute.

2019ko antolatzaileak eta babesleak

12. edizio honetan; eta urtero bezala, talde antolatzaile berria izango da. Oraingo honetan, 16 ikasle ibiliko dira jaialdiaren antolakuntzan Iban Del Campo irakaslearen gidaritzapean. Aurtengo edizioan ikasle hauek arituko dira lanean: Leire Zarate, Irati Vergara, Haizea Azpilikueta, Eneko Zuberogoitia, Ane Zuazubiskar, Julen Yusta, Irati Gonzalez, Pablo Oteiza, Asier Ugarte, Andoni Marquinez, Gari Suarez, Unai Portilla, Malen Iruretagoiena, Egoitz D. Ibargoitia, Irati Briñas eta Itsaso Garmendia.

Beste urtez, edizio hau posible egiteko, erakunde publiko eta pribatuen ekarpena izan du jaialdiak; sari erakargarriagoak banatu eta ekintza gehiago antolatu ahal izateko (aurten 5000 euro baino gehiago banatuko dira saritan). Babesle nagusiak Aretxabaletako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila dira. Kolaboratzaileak: Mundukide, Ogeita4, Goiena, Ausolan eta Danobat. Eta, azkenik, laguntzaileen artean daude: Zinea, Jakion, Berria, Jausoro Ostatua, Hazi, Bedarreta, Arrasate Hotela, Gaztezulo eta Inprenta.eus

Epaimahaia

Urtero, zineman dabiltzan profesional euskaldunak ekartzen saiatzen gara gure jaialdiko epaimahai ofiziala osa dezaten eta aurtengoan Iratxe Fresneda, Natxo Rodriguez eta Izaskun Arandia izango ditugu gurean. Lau egunetan zehar (apirilaren 2,3,4 eta 5) ekimen ezberdinak antolatu dira. Egitarau eta eskuorri osoa duzue mezu honekin batera. Sari banaketa ekitaldia apirilaren 5ean egingo dugu, Aretxabaletako Arkupe aretoan.

Zinemaren historiari errepasoa, 12. Huhezinemaren spotean

Zinemak hamabi hamarkada bete ditu aurten, eta hamabigarren edizioa du Huhezinemak. Bi urteurren horiekin jolasten du aurtengo spotak, eta zinemaren historiako zenbait film esanguratsu txertatu ditu irudietan.

Apirilaren 2tik 5era izango da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia, Aretxabaletako Arkupe aretoan. Aurtengo edizioan ikasle hauek ari dira jaialdia antolatzeko lanetan: Leire Zarate, Irati Vergara, Haizea Azpilikueta, Eneko Zuberogoitia, Ane Zuazubiskar, Julen Yusta, Irati Gonzalez, Pablo Oteiza, Asier Ugarte, Andoni Marquinez, Gari Suarez, Unai Portilla, Malen Iruretagoiena, Egoitz D. Ibargoitia, Irati Briñas eta Itsaso Garmendia.

12. Huhezinemak hautatu ditu hamar finalistak!

Aurreko edizioetan bezala, hamar film laburrek osatzen dute Sail Ofiziala. Hauek dira aurtengo hamarrekoa osatzen duten lanak:

  • Gogor atzea (Oier Fuentes) 6’56’’
  • Shell Phone (Miren Mujika) 9’42’’
  • Tximeletaren hegaldia (Amaia San Sebastian) 4’41’’
  • Un agujero en el muro (Carlos Moure) 18’30’’
  • Minutuak (Mikel Uralde Arrue) 9’50’’
  • Zain (Pello Gutierrez) 12’36’’
  • Ama (Josu Martinez) 7’20’’
  • Asfixia (Leire Egaña) 4’40’’
  • Agnès (Irati Elortondo) 7’39’’
  • Ancora lucciole (Maria Elorza) 14’23’’

Deialdi bete film jaso ditugu sail ofizialean, eta lan zaila izan da hamar finalistak hautatzea. Sekula baino euskarazko film gehiago jaso ditugu Huhezinema Euskal Film Laburren 12. edizioan; Sail Ofizialeko hautaketan ere inoiz baino gehiago dira: hamarretik sei film labur dira euskarazkoak. Sail Ofizialean hautatutako hamar lanetatik bost emakume zuzendariek eginak dira, eta beste bostak, gizon zuzendarienak.

Hautaketan Euskal Herrian azken urtean egindakoaren lagin anitza bildu nahi izan dugu. Hauek dira osatu dugun hamarrekoaren ezaugarrietako batzuk: drama da hautatutako film labur gehienak barnebiltzen dituen generoa, hautatutako film laburren artean animaziozko lan bat dago, eta horietatik zazpi finantziazio publikorik gabe eginak dira (Vertigo sarirako hautagaiak). Aurtengo finalisten artean, Ikus entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle ohiek zuzendutako hiru film labur daude: Miren Mujikaren Shell Phone, Mikel Uralderen Minutuak eta Irati Elortondoren Agnés.

Apirilaren 5ean Aretxabaletako Arkupe aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian, Sail Ofizialean hautatutako hamar filmen egileek jasoko dituzten 200 euroez gain, beste sari hauetakoren bat irabazteko aukera iango dute: Goiena Saria (1.000 euro euskarazko film onenari), Vertigo Saria (400 euro), Ikusleen Saria (300 euro) eta Mundukide Saria (700 euro) hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onenari).

Hamar film labur hauek apirilaren 5ean proiektatuko ditugu Aretxabaletako Arkupe aretoan bertan. Bertan izango dira hautatutako filmen egileetako asko, euren sormen lanak aurkezteko eta ikusleekin partekatzeko; beste hainbat gonbidatu ere bilduko dira Huhezinema jaialdiaren 12. edizioari amaiera biribila emateko.

%d bloggers like this: