Huhezinema 2018, telebista saio berria

Aurtengo jaialdia amaituta, eta oraindik balantzea egiteko astirik izan ez dugunean, Goiena Telebistarekin dugun lankidetzari esker, 2017an egindako telebista saioaren jarraipena izango duen programarako grabaketak egiten ari dira egunotan Goienako lagunak Aretxabaletako fakultatean. Joan den urteko saioan eskema jarraituz, jaialdiko MU Ikasleen Sailean aurkeztutako lanetan jarriko du arreta telebista  saioak eta filmen egileekin elkarrizketak izango…

11. Huhezineman film laburrak aurkezteko epea irekita!

Aurtengo berrikuntza nagusiak, Mundukide saria eta Argazki Onenaren saria. 5.000 euro banatuko ditugu saritan!!!! Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 11. edizioa egingo da 2018eko martxoaren 21etik 23ra bitartean Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Jaialdiako hiru sailetan parte hartzeko oinarriak prest daude daude: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila. Filmak bidaltzeko epea 2018eko otsailaren 9ra…

Mondragon Unibertsitateko ikasleak Donostiako Zinemaldian epaimahaikide

Ikasturte berria hasi da eta urtero legez, Donostiako Zinemaldia ate joka dator. Eta hirugarren urtez gauzatuko da Zinemaldian baitan antolatzen den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren eta Huhezinema jaialdiaren arteko lankidetza: hirugarren aldiz proiektatuko ditugu Huhezineman, Donostian saritutako nazioarteko ikasleen film laburrak. Irailaren 25 eta 30 bitartean egingo da Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketa Donostiako Zinemaldiaren baitan….

Huhezineman film laburrak aurkezteko epea ireki da

Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdiko 10. aldia 2017ko martxoaren 28 eta 31 bitartean egingo da Aretxabaletako Arkupe aretoan eta, jaialdia abian jartzeko, irekita daude jada jaialdiko hiru sailak. Zuen film laburren zai gaude!!!! Sail Ofizialeko, Basque Culinary saileko eta MUko ikasleen saileko lanak bidaltzeko epeak zabalik daude, eta 2017ko otsailaren 16ra arte bidali ahal izango…

Badator hamargarren Huhezinema

2016ko martxoan banatu genituen bederatzigarren Huhezinema jaialdiko sariak eta gogotsu hasi gara berriz lanean 2017ko martxoan jaialdia burutzeko. Hamargarren edizioa izanik, sorpresa eta ekitaldi bereziak izango ditugu, eta gaur goizean bildu gara antolatzaile taldea Iban del Campo irakaslearen laguntzapean ideia eta aukera guztiak zirriborratzen hasteko. Aurtengo antolatzaile taldea Mondragon Unibertsitateko Ikus Entzunezko Komunikazio Graduko laugarren mailako 20…

Mexiko eta Argentinara sariak

Blog honetako azken sarreran esan genuen bezala, Ikus-Entzunezko Komunikazioa Graduko hainbat lagunek hirugarren urtez parte harte dugu Donostiako Zinemaldian egiten den Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan. Iban del Campo irakasleak bost euskal ikaslez osatutako epaimahaia koordinatu du eta Orona Saria eman diote topaketan hautatuko film labur berritzaileenari. MUko Garikoitz Rivera, Idoia Dávila eta Nekane Muñoz, eta Andoaineko Escivi eskolatik Ane…