Hona hemen Huhezinema Jaialdiaren seigarren edizioa iragartzeko kartela. Zer iruditzen zaizue? Bota zuen iritziak! Ez ahaztu datorren astean ekingo diogula aurtengo film labur finalisten proiekzioari. Emanaldi guztiak Aretxabaleko Arkupe Kultur Etxean izango dira apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean, eta azken honetarako 2013. edizioko sari banaketa ekitaldia prestatu dugu. Animatu!
Kategoria: huhezinema
Huhezinema 2013ko finalistak!
Honako hauek dira Huhezinema 2013ko Lehiaketa Ofizialean parte hartuko duten finalistak. Aurkeztutako 110 film laburretatik, 12 lanek pasa dute hautaketa prozesuko galbahea eta kalitatezko lan asko utzi behar izan ditugu kanpoan. Film labur finalisten proiekzioa eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 18an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Laster programazioari buruzko xehetasun gehiago argitaratuko dugu: besteak beste,…
125 film labur jaso ditugu Huhezineman
Huhezinemako lehiaketa ofizialean zein MUko ikasleen lehiaketan parte hartzeko deialdia amaituta, aurkeztutako film laburren zenbaketa egiteko garaia iritsi da. Hala, Movibeta online plataforman zein posta arruntaren bitartez jasotako lanak kontuan harturik, guztira 125 film labur aurkeztu dira seigarren edizio honetan, horietatik 29 euskara hutsean ekoitzitakoak. Aurreko urteko markari eutsi diogu eta Movibeta plataformak egileen artean…
2013ko deialdia azken txanpan
Lehiaketa Ofizialeko deialdia itxita, MUn matrikulatutako Ikasleen Lehiaketan parte hartzeko aukera ere azken txanpan sartu da. Bi egun barru, martxoaren 8an, ostirala, seigarren edizio honetan lanak aurkezteko epea amaituko da. Dena den, azken ordurako utzi duzuenok zuen film laburrak (fikziozkoak, dokumentalak, bideoklipak, erreportajeak, animazio lanak…) Ikasleen Lehiaketara bidali ditzakezue oraindik. Beraz, aprobetxatu eta sar zaitezte…
Azken eguna Lehiaketa Ofizialean parte hartzeko
Egun bat besterik ez da falta Huhezinemako Lehiaketa Ofizialean film laburrak aurkezteko epea amaitu dadin. Seigarren edizio honetako deialdia bihar, martxoaren 1a ostirala, itxiko dugu eta beranduago heltzen diren lanak ez ditugu onartuko. Edonola ere, azken ordurako utzi duzuenok garaiz zabiltzate, aurtengo sari ikaragarrien lehian sartzeko aukera baituzue oraindik. Guztira, 3.000 euro bideratuko ditugu film…
Ikasleen egunerako aurkezleak hautatuta!
Huhezinema Jaialdiko ikasleen egunak jada baditu aurkezleak. Pasa den otsailaren 26an egindako kasting-aren ondoren, Garazi Ayesta eta Errupin Jauregi ikasleak izan dira aukeratuak. Biek ala biek Ikus-entzunezko komunikazioa gradua ikasten dihardute Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean, 1. mailan eta 2. mailan, hurrenez hurren. Ekitaldia apirilaren 17an ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean. Zorionak bikote hautatuari eta eskerrik asko…
Huhezinema 2013ko aurkezle izan nahi?
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren seigarren ediziorako aurkezle bila gabiltza. Horren harira, kasting-a antolatu dugu datorren asterako eta aurreko urteetan ez bezala, kasting-a guztiz irekia izango da edonork parte hartu dezakeelako. Noiz? Otsailak 26, asteartea, goizeko 10:00etan. Non? Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak Aretxabaletan duen campusean. A 2.13 bilera gelan, hain justu ere. Nola? Banaka zein…
Goiena Telebistan izan gara
Pasa den otsailaren 5ean Goiena Telebistako ‘Magazinea’ saioan izan ziren Iban Del Campo, Huhezinemako koordinatzailea, eta Aitziber Onaindia, Huhezinemako antolaketa taldeko kideetako bat. Biek ala biek apirilean seigarrenez ospatuko dugun Huhezinema Jaialdiaren nobedadeak izan zituzten hizpide.
Zure film laburrak bidaltzen hasi zaitezke ikasle!
MUko Ikasleen lehiaketan parte hartzeko epea hilabete eskasean amaituko den honetan, film laburrak aurkeztera animatu nahi zaituztegu. Lanak bidaltzeko ezinbestekoa da Movibeta doako plataforma erabiltzea martxoaren 8a baino lehenago. Horretarako, jarraitu beharreko prozedura eta argibideak gogorarazten dizkizuegu. Idatzi mezu bat gaztelaniaz info@movibeta.com helbidera MUn matrikulatuta zaudela esanez, eta, erantzuna jasotzean, izena eman ondorengo lotura honetan:…
Culinary Sari berriari esker, euskal gastronomia Huhezineman
Huhezinema Jaialdiaren seigarren edizioak berrikuntza nabarmena dakar besapean. Ohiko MUko ikasleen lehiaketari sari berezi eta erakargarria batu zaio aurtengoan. Mondragon Unibertsitateko Donostiako Gastronomia Fakultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, Huhezinema 2013n Basque Culinary Center saria banatuko da, MU sariaz eta ikusleen sariaz gain. Hala, aurreneko aldiz euskal gastronomiak bere tartetxoa izango du jaialdian eta gure gastronomia ondoen…