
Lehiaketa Ofizialeko deialdia itxita, MUn matrikulatutako Ikasleen Lehiaketan parte hartzeko aukera ere azken txanpan sartu da. Bi egun barru, martxoaren 8an, ostirala, seigarren edizio honetan lanak aurkezteko epea amaituko da. Dena den, azken ordurako utzi duzuenok zuen film laburrak (fikziozkoak, dokumentalak, bideoklipak, erreportajeak, animazio lanak…) Ikasleen Lehiaketara bidali ditzakezue oraindik. Beraz, aprobetxatu eta sar zaitezte hiru sari hauen lehian, guztira 1.000 € banatuko baititugu.
- MU Saria: 400 €
- Basque Culinary Center Saria: 400 €
- Ikusleen Saria: 200 €
IKASLEEN LANAK AURKEZTEKO
– Movibeta plataformaren bitartez. Esteka honetan izena eman ondoren, zuen film laburra Huhezinema 2013 Jaialdira doan igota.
– Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campuseko Arreta Zerbitzuan DVD formatuan entregatuta, egileen izen-abizenak zehaztuta.
– Film laburraren esteka (YouTube edo Vimeo) huhezinema@mondragon.edu helbidera bidalita.