MUko Ikasleen lehiaketan parte hartzeko epea hilabete eskasean amaituko den honetan, film laburrak aurkeztera animatu nahi zaituztegu. Lanak bidaltzeko ezinbestekoa da Movibeta doako plataforma erabiltzea martxoaren 8a baino lehenago. Horretarako, jarraitu beharreko prozedura eta argibideak gogorarazten dizkizuegu.
- Idatzi mezu bat gaztelaniaz info@movibeta.com helbidera MUn matrikulatuta zaudela esanez, eta, erantzuna jasotzean, izena eman ondorengo lotura honetan: Movibeta Plataforma.
- Movibetan erregistratu ondoren, zure film laburra, izen-emate fitxak zein fotogramak bidali ditzakezu. Ziurtatu lana formatu digitalean dagoela eta 500MB baino gutxiago dituela.
- Azkenik, MUko ikasleen lehiaketa karpetara igo zure lana.
Gogoratu aurtengo Ikasleen lehiaketa ez dela fikziozko film laburretara eta dokumentaletara soilik mugatzen. Ikasleek ekoitzitako bideoklipak, animazio lanak, erreportaiak zein bestelako ikus-entzunezkoak aurkeztu ditzakezue, beti ere 30 minutuko muga gainditu gabe.
(Edozein zalantza izanez gero idatzi huhezinema@mondragon.edu helbidera).