Culinary Sari berriari esker, euskal gastronomia Huhezineman

Huhezinema Jaialdiaren seigarren edizioak berrikuntza nabarmena dakar besapean. Ohiko MUko ikasleen lehiaketari sari berezi eta erakargarria batu zaio aurtengoan. Mondragon Unibertsitateko Donostiako Gastronomia Fakultatearekin gauzatutako lankidetzari esker, Huhezinema 2013n Basque Culinary Center saria banatuko da, MU sariaz eta ikusleen sariaz gain. Hala, aurreneko aldiz euskal gastronomiak bere tartetxoa izango du jaialdian eta gure gastronomia ondoen islatzen duen film laburrak 400 euroko dirusaria jasoko du.

Adibide bezala eta ikasleak anima daitezen, Asier Altuna eta Telmo Esnalen “Txotx” film labur zaporetsuarekin uzten zaituztegu. (1:30etik aurrera)

On egin!

Gogoratu lanak bidaltzeko epea martxoaren 8an amaitzen dela, beraz, interesatuak garaiz zabiltzate oraindik.

Ikasleen lehiaketari buruz informazio gehiago hemen: https://huhezinemajaialdia.wordpress.com/ikasleen-lehiaketa