Hona hemen Huhezinema Jaialdiaren seigarren edizioa iragartzeko kartela. Zer iruditzen zaizue? Bota zuen iritziak!
Ez ahaztu datorren astean ekingo diogula aurtengo film labur finalisten proiekzioari. Emanaldi guztiak Aretxabaleko Arkupe Kultur Etxean izango dira apirilaren 16, 17 eta 18 egunen bitartean, eta azken honetarako 2013. edizioko sari banaketa ekitaldia prestatu dugu. Animatu!