Huhezinemako film labur irabazleak Ordizian

Ordiziarrek aukera paregabea izango dute aurten Huhezinema Jaialdian irabazi duten film labur guztiak ikusteko eta zuzendari batzuekin hitzegiteko. Hain zuzen ere, 9. edizioko hiru sail ezberdinen film labur sarituak ikusi ahal izango dituzte larunbat honetan, apirilaren 23an, arratsaldeko 19:30tatik aurrera Ordiziako Herri Antzokian. Aniztasun handiko edizio honetan, gerturatzen diren ikusleek gozatu ahal izango dute zinemaren…

Sari banaketa zirraragarria (martxoak 18ko kronika)

Iritsi da 9.Huhezinemaren azken eguna. Bi egunetan zehar zinemaren zirrara sentitu dugu, eta gaur, are eta gehiago. Arkupe kultur etxean egun handia dela sumatzen da: ikasle antolatzaileak alde batetik bestera bueltaka dabiltza. Ane Zuazubiskar eta Odei Esnaola aurkezleak iritsi dira zinemara eta gidoiari azken errepasoa eman diote kamerinoan. 16:50tan ateak ireki dira, eta minutu gutxitan…

Gastronomia eta ikasleen eguna (Martxoak 17ko Kronika)

Tripa ondo beteta gerturatu dira gaur Arkupera zinema zaleak . 14:30tan Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanekin ireki dugu ekitaldia, Jon Garate eta Andrea Vitoria aurkezleek ikusiko diren filmak aurkeztu dituzte, eta bertara gerturatu direnei proiektuok aurrera ateratzeko orduan izandako zailtasun eta pozen inguruan hitz egiteko aukera eskaini diete. Aitor Parra ikaslea animatu da eszenatokira igotzera eta egindako…

Nazioarteko eguna (martxoak 16ko kronika)

Urduritasuna nabaritu da gaur goizean Aretxabaletako plazan. Kanpaiek zortziak zirela esaterako bertan geunden antolatze guztiok, indarrak hartzeko denok batera gosaldu dugu eta eguneko eginbehar guztiak errepasatu ditugu. Ondoren, antolatzaileok eta aurkezleak Arkupe Kultur etxean bildu gara, hauek ere urduri aurpegia zuten eta laster hasi dira entseatzen. Gogotsu eta ilusioz etorri dira biak eta dena eman…

Bertan da aurtengo Huhezinema

Hasi gara zinemaren zirrarak sentitzen! Astebete baino gutxiago falta da 9.Huhezinemari hasiera emateko. Martxoaren 16tik 18ra izango da. Besteak beste, hitzaldiak, filmen emanaldiak nahiz sari banaketak izango dute lekua hiru egunetan zehar. Nazioarteko film laburren emanaldi berezi batekin emango diogu hasiera aurtengo jaialdiari, izan ere, nazioarteko bihurtuko da Huhezinema. Donostiako Zinemaldiaren kolaborazioari esker, bi film…

Badaukagu aurtengo spota!

  Estreinatu dugu jada jaialdiaren spota. Zinemaren zirrara leloa jarraituz sortu dugu bideo labur hau ere. Karteleko aurpegiaren espresioari bizia eman diogu eta zineak ikuslearengan sortzen duen zirrara erakutsi nahi izan dugu. Aldi berean, keinu bat egin nahi izan diogu Ten Minutes Older (Herz Frank, 1978) film laburrari. Gozatu spotaz!

Pikadero filmaren sormen prozesuaz hitzaldia

Aurtengo Master Class-a Pikadero filmeko zuzendari den Ben Sharrock eta Irune Gurtubai ekoizlearen eskutik izango da. Asteazkenean izango da, hilak 16, 11:00etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe Aretoan. Ben Sharrock eskoziarraren lehen luzemetraia da Pikadero (2015). Euskal Herrian euskal aktoreekin grabatutako euskarazko filma da eta 2015eko Donostiako Zinemaldian estrenatu zuten. Ondoren, Kritikaren Saria irabazi zuen Zuricheko jaialdian. Horretaz…

Nazioarteko bihurtuko da Huhezinema lehen aldiz.

Nazioarteko film laburren emanaldi berezi batekin emango diogu hasiera aurtengo jaialdiari. Esan bezala, 9.Huhezinema edizioa sorpresaz beteta dator, eta gainera nazioarteko bihurtuko da. Donostiako Zinemaldiaren kolaborazioari esker, bi film labur egongo dira ikusgai martxoaren 16an goizeko 9:30etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe aretoan: Nueva Vida (2015, Kiro Russo) eta Volando voy (2015, Isabel Lamberti). Bi filmak 2015eko Donostiako Zinemaldian sarituak izan ziren XIV….

Badaukagu aurtengo jaialdiko kartela

Bi aste gelditzen dira Huhezinema jaialdiaren 9.ediziorako. Jo eta ke ari dira lanean Iban del Campo irakaslea nahiz IKO 4.mailako ikasleak. Horietako batek egin du, hain zuzen, aurtengo kartela, Elena Canasek. Huhezinemako komunikazio taldekoak berarekin egon gara. Nola bururatu zitzaizun Zinemaren Zirrara leloa? Huhezineman dihardugun ikaskideen artean brainstorming bat egin genuen. Zinemaren zi horrekin jolastu…

Baditugu aurtengo hamar finalistak!

Honako lan hauek dira martxoaren 18an ikusiko ditugun film laburrak: Cenizo (Jon Mikel Caballero) 09’58” Napoleón y yo (Ander Duque) 17’37” Dantzariak (Axier Salazar) 17’09” Lobito bueno, bruja hermosa (Ainara Porrón) 05’00” Hartz txiki (Uraitz Soubies) 16’29” Bere bizitzetako bat (Aitor Gametxo) 08’00” Mezu bat hozkailuan (Erika Elizari eta Ekaitz Herrera)18’00” Duellum (Tucker Dávila Wood)…