MUNDUKIDE SARIA

BIGARRENEZ, MUNDUKIDE SARIA JASOKO DU GIZA ESKUBIDEAK ETA JUSTIZIA SOZIALA EGOKIEN LANTZEN DITUEN FILMAK Bigarren urtez, elkarlanean ari dira Mundukide Fundazioa eta Huhezinema Jaialdia. Aurten ere, Mundukide saria jasoko du Giza Eskubideak eta Justizia Soziala erarik egokienean lantzen dituen film laburrak. Irabazleak 700€-ko saria izango du, eta Mundukide Fundazioak antolatutako hiru ekintzatan filma aurkezteko aukera…

IREKI DUGU 12. HUHEZINEMAN FILM LABURRAK AURKEZTEKO EPEA

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Film laburren jaialdi batek ezinbestean behar ditu film laburrak, eta beraz, ireki dugu jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea. 2019ko otsailaren 15era bitarte, haien lanak bidaltzeko aukera izango dute Euskal Herriko film laburren egileek. http://www.huhezinema.eus webgunean daude hiru sailetan…

Kartel lehiaketa martxan da!

Kaixo lagunok! 2019ko apirilaren lehen astean egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Ikasturtea hasi eta berehala hasi da aurtengo talde antolatzailea lanean, eta hamabigarren edizioa iragartzeko kartelaren bila ari da. Aurten ere Euskal Herri osoko sortzaileei emango die kartela sortzeko aukera, kartel lehiaketa antolatuta. Hauek dira kartel lehiaketaren oinarriak.

Donostiako Zinemaldiko epaimahaikide lanetan aritu dira Mondragon Unibertsitateko ikasleak

Donostiako 66. Zinemaldian izan dira Ikus-entzunezko Komunikazio graduko laugarren mailako bost ikasle, Zinema Ikasleen Nazioarteko XVII. Topaketan. Zuriñe Maguregi koordinatzailearekin batera, Orona sariaren epaimahaia osatu dute ikasleek, eta topaketako film laburrik berritzaileenari Orona Saria (5.000 euro) emateko ardura izan dute. Hautatutako ikasleak Haizea Azpilikueta, Unai Portilla, Irati Vergara, Leire Zarate eta Ane Zuazubiskar izan dira….

Film sarituen emanaldia Ordizian

<p><a href=”https://vimeo.com/225978696″>Areka [Trailer]</a> from <a href=”https://vimeo.com/user12274024″>Kimuak</a&gt; on <a href=”https://vimeo.com”>Vimeo</a&gt;.</p> Martxoaren 23an amaitu zen 11. Huhezinema Jaialdia, eta hamaika sari eman ondoren, film saritu horien tour txikiarekin hasteko garaia iritsi da… Huhezinema ibiltaria abian da!! Gaur izango da lehen etapa, Ordiziako Herri Antzokian, arratsaldeko 8.30tatik aurrera. Bertan ikusiko diren filmak hauek dira: Kutixi Saila Ikusleen Saria:…

Huhezinema 2018, telebista saio berria

Aurtengo jaialdia amaituta, eta oraindik balantzea egiteko astirik izan ez dugunean, Goiena Telebistarekin dugun lankidetzari esker, 2017an egindako telebista saioaren jarraipena izango duen programarako grabaketak egiten ari dira egunotan Goienako lagunak Aretxabaletako fakultatean. Joan den urteko saioan eskema jarraituz, jaialdiko MU Ikasleen Sailean aurkeztutako lanetan jarriko du arreta telebista  saioak eta filmen egileekin elkarrizketak izango…

HormigaFest jaialdiarekin kolaborazioa

Huhezinema EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek antolatutako HormigaFest izeneko jaialdiarekin kolaboratuko du. Bi jaialdien hauen arteko lehenengo kolaborazioa izango da. Partaidetza honen emaitza bihar izango da, hilak 10. Horretarako, programazioa bateratua eskainiko da, bi ekintza hain zuzen ere. Arratsaldeko 16:30ean bi jaialdien lanak proiektatuko dira. HUHEZIko eta EHUko ikasleen ikus-entzunezkoak botako dira. Horren ondoren, kolokioa izango…

Hamaika sari 11. edizioan

Hamaika zenbakia misteriotsua izan arren, 11. edizioa arrakastatsua izan da. Arratsaldeko 16:00etan hasiera eman diogu Huhezinema Euskal Film Laburren 11. edizioari azken egunari. Ikasle, zinema zale, zein zuzendari, babesle eta egileek Aretxabaletako Arkupe Aretoa bete dute. Hesian taldeko abeslaria eta aurkezlea den Zuriñe Hidalgo eta Iban García Youtuber eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea. Aurkezleek gogo handiz…