Hamaika zenbakia misteriotsua izan arren, 11. edizioa arrakastatsua izan da.
Arratsaldeko 16:00etan hasiera eman diogu Huhezinema Euskal Film Laburren 11. edizioari azken egunari. Ikasle, zinema zale, zein zuzendari, babesle eta egileek Aretxabaletako Arkupe Aretoa bete dute. Hesian taldeko abeslaria eta aurkezlea den Zuriñe Hidalgo eta Iban García Youtuber eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea.
Aurkezleek gogo handiz hasi dute azken eguneko emanaldia. HUHEZI fakultateari eta aurtengo antolatzaile taldeari Huhezinema bezalako jaialdiak hasiberri eta ez hasiberriak direnei eskerrak emanez, Sail Ofizialeko film laburren proiekzioei eman zaie hasiera, hura bi blokeetan bananduz.
Lehenengo blokean honako film laburrak proiektatu dira: Tarde para el recreo (Pablo Malo), Kreba (Oiera Fuertes), La Petite Mort (Ana González eta Andrea Landaluce), Plagan (Koldo Almandoz) eta Aprieta pero raramente ahoga (David Pérez Sañudo).
Deskantsatzeko atseden bat hartu ondoren, bigarren blokean beste bost film labur aurkeztu dira. Zulo (Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola), Euritan (Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban), Areka (Atxur Animazio Taldea), Lisbeth (Aitor Bereizartua) eta Versus (Demetrio Elorz).
Film labur guztiak ikusi ondoren, ikusleek euren botoaren lanarik gogokoena emateko aukera izan dute. Boto guztiak zenbatuta, sari banaketari ekin zaio.
Honako hauek dira Huhezinemako 11. edizioaren irabazleak:
Kutixi Saila
Basque Culinary Saria (400€): Jan-burgesa
Ikusleen Saria (100€): Entsalada
MU Ikasleen Saila
Fikzio Onenaren Saria (300€): Karkarcar
Dokumental Onenaren Saria (300€): Harriz herri
Argazki Onenaren Saria (kamera materiala, 1500€ baloratuta): Marra Gorria
Ikusleen Saria (100€): Karkarcar
Sail Ofiziala
Huhezinema Saria (200€): Finalista guztiek jaso dute kantitate hura
Goiena Saria (Euskarazko film onenari, 1000€): Areka
Vertigo Saria (MUko ikasleek osatutako epaimahaia, 400€): Zulo
Ikusleen Saria (300€): Aprieta pero raramente ahoga
Era berean, Huhezinemako epaimahaiak aipamen berezia egin zion Arantza Santesteban eta Irati Gorostidiren Euritan film laburrari.
Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dituen film laburra, 700€): Zulo (1)
Kartel onena (200€): Marina García