IREKI DUGU 12. HUHEZINEMAN FILM LABURRAK AURKEZTEKO EPEA

2019ko apirilaren 2tik 5era egingo da 12. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Film laburren jaialdi batek ezinbestean behar ditu film laburrak, eta beraz, ireki dugu jaialdiko hiru sailetara lanak aurkezteko epea. 2019ko otsailaren 15era bitarte, haien lanak bidaltzeko aukera izango dute Euskal Herriko film laburren egileek. www.huhezinema.eus webgunean daude hiru sailetan lanak aurkezteko oinarriak guztien eskura: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila.

Hamabigarren edizio honetan, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko hamasei ikaslek osatzen dute lan talde berria eta Iban del Campo irakaslearen gidaritzapean arituko dira, urtero bezala. Aurten 5.000€ banatuko ditugu sarietan, hiru sail desberdinetan.

Jasotako film labur guztien artean Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jaialdiaren Sail Ofiziala​ osatzeko. Hamar hauetako bakoitzak  200€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Hamar film hauek, beste lau sari hauen lehian arituko dira:

SAIL OFIZIALA

-Goiena Saria: 1000€ ​ ​(Epaimahai Ofizialak emango du saria). Euskarazko film onena​ sarituko da.

-Mundukide Saria:  700€  (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).

-Vertigo Saria​: 400€ ​(Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako film laburrik onenak jasoko du.

-Ikusleen Saria​: 300€

MU IKASLEEN SAILA

-Fikzio Onenaren Saria: 300 €

-Dokumental Onenaren Saria: 300 €

-Argazki Onenaren Saria: Ogeita4 enpresak 1.500€an baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2020ko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko.

-Ikusleen Saria: 100 €

KUTIXI SAILA

-Kutixi Saria: 400 €

-Ikusleen saria: 100€

Abian dira Huhezinema jaialdiaren hamabigarren edizioaren prestatze lanak; Euskal Herriko film laburren egile eta zinema sortzaileoi dagokizue orain, zuen lanak bidaltzea. Jasotzeko gogoz da aurtengo lantaldea. Zorte on!

%d bloggers like this: