Huhezinema EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek antolatutako HormigaFest izeneko jaialdiarekin kolaboratuko du. Bi jaialdien hauen arteko lehenengo kolaborazioa izango da.
Partaidetza honen emaitza bihar izango da, hilak 10. Horretarako, programazioa bateratua eskainiko da, bi ekintza hain zuzen ere.
Arratsaldeko 16:30ean bi jaialdien lanak proiektatuko dira. HUHEZIko eta EHUko ikasleen ikus-entzunezkoak botako dira. Horren ondoren, kolokioa izango da. Bi jaialdien antolakuntza taldeek urtero festibala zelan prestatzen duten azalduko diete han bertaratutakoei. Zita EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditorioan izango da.
Bigarren ekintza, aldiz, Bilboko Azkuna zentroan izango da. Bertan Aran Callejak soinu banden inguruko masterclass bat eskainiko du, ‘Bideotik‘ zikloaren baitan.
Animatu!