BIGARRENEZ, MUNDUKIDE SARIA JASOKO DU GIZA ESKUBIDEAK ETA JUSTIZIA SOZIALA EGOKIEN LANTZEN DITUEN FILMAK
Bigarren urtez, elkarlanean ari dira Mundukide Fundazioa eta Huhezinema Jaialdia. Aurten ere, Mundukide saria jasoko du Giza Eskubideak eta Justizia Soziala erarik egokienean lantzen dituen film laburrak. Irabazleak 700€-ko saria izango du, eta Mundukide Fundazioak antolatutako hiru ekintzatan filma aurkezteko aukera izango du. Film labur irabazlea hautatzeaz epaimahaia arduratuko da; Mundukide Fundazioko kide baten laguntza izango dute horretarako
Duela bi hamarkada sortu zenetik hona, ipar-hego, mendebalde-ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde ari da Mundukide Fundazioa. Hegoaldeko herriekin lankidetzan aritzen dira, kooperazio kooperatiboan, baliabideak eta ezagutza partekatuta. Balore horiei buruzko hausnarketak sustatzea da Huhezinema Jaialdiko Mundukide sariaren helburua. 2018ko Huhezinema Jaialdian Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren Z U L O film laburrak eskuratu zuen saria; buruhandi baten eta gizaki baten arteko maitasun istorioa kontatzen du filmak.
