SAIL OFIZIAL ETA IKASLE SAILAREN SINOPSIAK

Hauek dira Sail Ofizialeko eta Ikasle Saileko sinopsiak: SAIL OFIZIALA CUERDAS – Estibaliz Urresola Solaguren Rita-k abesten duen emakume-korua desagertzeko zorian dago, galdu egin baitute entsegu-lokala ordaintzeko jasotzen zuten diru-laguntza. Orain erabaki egin beharko dute ibarra gehien kutsatzen duten enpresetako baten babesa onartzen duten ala ez. LANBROA – Aitzol Saratxaga Aita-alaba bakarrik bizi dira baso…

16. HUHEZINEMAKO FINALISTAK!

HEMEN DIRA 16. HUHEZINEMAKO FINALISTAK!  84 ikus-entzunezko jaso dira guztira, baina 32 lan izan dira finalera pasa direnak eta beraz, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia Zineman proiektatuak izango direnak. 10 Sail Ofizialera, 10 Ikasle Sailera eta 12 Bideoklip Sailera. Iban del Campok gehitu duenez, “eskarmentu handiko zuzendari eta lantaldeak daude lan hauen atzean.” Edizio honek…

16. HUHEZINEMAREN IRUDITERIA KALEAN DA!

Ihintza Beristain, jaialdiaren komunikazio lantaldeko kidea:  “Aurtengo helburuetako bat publiko desberdinetara heltzea izan da eta iruditeriarekin hau islatzen saiatu gara” Herenegun kaleratu zen sare sozialen bitartez 16. HUHEZINEMAren iruditeri berria. Lau kolore nagusi izango ditu eta pertsonak jaialdiaren ikur nagusi bihurtuko dira. Izan ere, 16. Huhezinemak publiko berrietara iristeko ahalegina egingo du edizio honetan. Irudiaren…

HUHEZINEMAN PARTE-HARTZEKO EPEA ITXI DA!

Jaialdiaren lehen fasea bukatu da!  Atzo amaitu zen HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdira lanak bidaltzeko epea.  Hortxe dituzue igorritako lanen hainbat datu: Mila esker zuen lanak bidali dituzuen guztioi. Lehen fasea amaituta, orain hautaketa lanekin hasiko gara. Adi egon sare sozialei, bertatik berriak jaso ahal izango dituzue eta! HUHEZINEMAko lantaldea

HUHEZINEMA 16! LANAK BILDALTZEKO EPEA IREKITA!

Ireki da edizio berrian parte hartzeko epea! Martxan dago HUHEZINEMAREN 16º edizioa. Edizio berri honek hainbat aldaketa izango ditu. Esaterako, data urtarrilaren 25, 26 eta 27ra aurreratuko da. Oinarriak, parte hartzeko baldintzak, film laburrak aurkezteko epeak zein bidalketa moduak webgunean daude. Sare sozialetan ere informazioa jaso daiteke, kuxkuxeatu lasai 😉​ Parte hartu nahi duzu? 📲Bete…

15. Huhezinema aftermoviea!

Badira 10 egun 15. Huhezinemari agur esan geniola, asko ikasi eta ikusi ondoren hemen duzue hiru egunak biltzen dituen bideoa!

15. edizioko irabazleen elkarrizketak!!

Aurtengo Huhezinemari amaiera polita emateko irabazleen elkarrizketak ekarri dizkizuegu, beraz, haien hitzak entzun nahi badituzue hemen dituzue aurtengo irabazleak: SAIL OFIZIALA MU SAILA BIDEOKLIP SAILA

15. Huhezinemaren palmaresa 

Amaitu da hamabostgarren Huhezinema eta sari guztiak banatu dira. Bukatu dira musikaren erritmora joan diren Huhezinemako hiru egunak, soinu banden sorkuntza, karakterizazioa eta etorkizunaren inguruan ikasi dugu besteak beste. Horrez gain, bideoklipak eta film laburrak ikusi ditugu, formatu eta genero ezberdinetakoak, eta hamaika sari banatu ditugu. Hemen dugu 15. Huhezinemako palmaresa: SAIL OFIZIALA:  Huhezinema Saria…

Huhezinemaren bigarren eguna!

Lehenengo egunaren doinua jarraituz gaur goizean Aranzazu Callejaren masterclassa izan dugu. Soinu banden sormen prozesuak, mundu honetako gora beherak eta soinu banden beharraz ikasi dugu. Hark egindako lanak erakutsiz mundu horren inguruan irakatsi digu, eta bi orduz noten artean murgilduta egon gara. Arratsaldean berriz, MU saileko bederatzi film labur eta dokumental proiektatu ditugu, beldurretik, tentsiora,…

15. Huhezinemako lehenengo eguna!

Lehen eguneko urduritasunak alde batera utzi genituen ikasle ohien topaketari hasiera emateko. Asier Rekalde, Mikel Alvarez, Egoitz Ibargoitia, Julen Higuera eta Itxaso Frau bildu ziren eszenatokian eta haien lan espereientzien inguruan hitz egin ziguten, hasierako lanak, horietatik oraingoetara pasatzea eta beste hainbat esperientziaren inguruan.  Bazkalondoren, Nor ari da grabatzen? film laburraren premiere-a izan genuen, Iban…