Lehen eguneko urduritasunak alde batera utzi genituen ikasle ohien topaketari hasiera emateko. Asier Rekalde, Mikel Alvarez, Egoitz Ibargoitia, Julen Higuera eta Itxaso Frau bildu ziren eszenatokian eta haien lan espereientzien inguruan hitz egin ziguten, hasierako lanak, horietatik oraingoetara pasatzea eta beste hainbat esperientziaren inguruan.
Bazkalondoren, Nor ari da grabatzen? film laburraren premiere-a izan genuen, Iban del Campo zuzendariak aurkezpen txiki bat egin ondoren filma proiektatu zen. Jarraian, Bacon SFX enpresaren eskutik karakterizazio eta efektu espezialen tailerra izan genuen Herriko plazan. Herritar asko gerturatu ziren eta denak zauri faltsuz beterik joan ziren etxera.
Amaitzeko, trikipoteoa egin genuen Aretxabaletako kale eta tabernetan zehar, musikareen doinuan amaiera emateko lehen egunari.




