Huhezinemaren 15. edizioan sail berri bat sortu zen: “Bideoklip Saila”. Lehen edizioko arrakastaren ondorioz, sail hori mantentzea erabaki dugu, gazteek oso gustoko duten ikus-entzunezko formatu honen euskal produkzioaren erakuslehio izan nahi baitu Huhezinemak.
OINARRIAK
- Zuzendarien jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak).
- Hizkuntza: Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartuko dira.
- Ekoizpen data: 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izan beharko dira. Ez dira onartuko aurrez lehiaketa honetan aurkeztutako lanak.
- Bideoklipak jasotzeko epea: 2022ko azaroaren 29a(23:59). Beranduago heltzen diren lanak ez dira onartuko.
- Jasotako lan guztien artean, Aukeraketa Batzordeak hautaketa bat egingo du eta hautatutako lan horiek Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman proiektatuko da.
SARIAK:
- Bideoklip onenaren saria*: 300€
- Euskarazko bideoklip onenaren saria*: 200€
- Ikusleen saria: 100€tan baloratutako saria
- Mundukide Saria*: 700€ Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da. Saria epaimahai ofizialak emango du Mundukide ordezkari batekin batera.
OHARRA: (*) Epaimahai ofizialak emango ditu sariak.
IZENA EMATEKO
Bideoklipak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orria online eta bertan txertatu bideoklipa ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Bideoklipa hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko DCP kopia edo kalitate handiko artxibo digitala eskatuko da.
Eskertuko genuke saritutako egileak presente egotea saria jasotzeko, edo lan taldeko kideren batek, urtarrilaren 27an egingo den Sari Banaketa ekitaldian. Sariak egunean bertan jakinaraziko dira.
DATUEN BABESA
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak KONGRESUAK ETA JARDUNALDIAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua kongresu, mintegi eta jardunaldietan parte hartzen duten pertsona eta instituzio kolaboratzaileen datuen kudeaketa eta mantenimendua egitea eta etorkizuneko ekitaldien berri ematea dela. Datu horiek erakundeak sortzen dituen komunikazio tresnetan erabili ahalko dira eta komunikabideei laga ahalko zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.
Fitxategi horien erantzulea HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako lopd.huhezi@mondragon.edu e-mail helbidera eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.
IRUDI ESKUBIDEAK HUHEZINEMA
HUHEZINEMA jaialdian parte hartzen duten egileak eta irabazleak baimena ematen dute ekitaldian ataratzen diren argazkiak eta bideoak ateratzeko eta publiko egiteko. 16.HUHEZINEMA ekitaldi nagusian, sarituak baimena ematen dute, bertan ateratzen diren argazki eta bideoak komunikabideetan zabaltzeko. Parte-hartzaile guztiek, aurrez aurreko jardueretan, beraien irudia sustapen-helburuetarako erabiltzea baimentzen dute.
Erakundeak ez du bere gain hartuko aurkeztutako lanek egile-eskubideen arloan izan ditzaketen arau-hausteen gaineko erantzukizunik.
Film laburraren zuzendariak (ekoizlea ere badela ulertzen da) konpromisoa hartzen du lehiaketarako obra ustiatzeko eskubide guztiak lortzeko, bai eta egileen (gidoilaria eta musikariak, egonez gero) eskubideak lagatzeko eta interpreteen irudi-eskubideak lagatzeko ere. Horrela, film laburren gaineko eskubide guztien jabetza bermatzen da. Erakundeak ez du bere gain hartuko aurkeztutako lanek egile-eskubideen arloan izan ditzaketen arau-hausteen gaineko erantzukizunik.
Harremanetarako:
Telefonoa: 656 732 586 (Iban del Campo)
E-maila: huhezinema@mondragon.edu