SAIL OFIZIALA 2023

“Huhezinema 2023 Euskal Film Laburren Jaialdiaren 16. edizioko sail ofizialean parte hartzeko oinarriak. Huhezinema jaialdia 2023ko urtarrilaren 25etik 27ra egingo da Aretxabaletan”

HUHEZINEMA 2023 SAIL OFIZIALAREN OINARRIAK

  1. Zuzendarien jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi direnak (erroldatuta daudenak).
  2. Hizkuntza: Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartuko dira. Jatorrizko bertsioa euskaraz edo gazteleraz ez denean, euskarazko edo gaztelaniazko azpi idatziekin bidali beharko dira lanak.
  3. Lanaren ezaugarriak: Edozein generotako lanak (animazioa, fikzioa, dokumentala, zine esperimentala…) onartuko dira. Iragarki eta bideo korporatiboak ez dira lehiaketaren sail honetan onartuko. Egile bakoitzak nahi beste lan aurkezteko aukera izango du.
  4. Iraupena: 30 minutu gehienez.
  5. Ekoizpen data: 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izan beharko dira. Ez dira onartuko aurrez lehiaketa honetan aurkeztutako lanak.
  6. Filmak jasotzeko epea: 2022eko urriaren 20a irekiko da filmak jasotzeko epea, eta 2022ko azaroaren 29a (23:59) egunera arte irekita egongo da. Beranduago heltzen diren lanak ez dira onartuko.
  7. Sariak: Jasotako film labur guztien artean Aukeraketa Batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jaialdiaren Sail Ofiziala osatzeko. Hautatutako bakoitzak 200€ jasoko ditu hautatua izateagatik. Film hauek, beste sari hauen lehian arituko dira:
  • HUHEZINEMA saria:  800€  Euskarazko film onenari. Saria epaimahi ofizialak emango du. 
  • Vertigo Saria: 400€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahaiak emango du saria. Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako filma izan beharko da.
  • Senior epaimahaiaren saria: 300€
  • Ikusleen Saria: 100€tan baloratutako saria
  • Mundukide Saria*:  700€  Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko da. Saria epaimahai ofizialak emango du Mundukideko ordezkari batekin batera.

*Oharra: Mundukide saria Ikasle Saileko edo Bideoklip Saileko lan batek irabazten badu, 700€-ak osorik jasoko ditu. Film labur batek gehienez bi sari irabazteko aukera izango du. Bestalde, Mundukide saria sail ofizialeko lan batek irabazko balu, sartuta egongo dira ere hautatua izateagatik jasotako 200 euroak. Mundukideren misioa baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da,  “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz. Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen. Sail guztien artean Mundukide sari bakarra emango da.

Oharra: HUHEZINEMA, Vertigo eta jubilatuen sarietako diru kopuruetan, sartuta daude hautatua izateagatik jasoko dituzten 200 euroak. 

  1. Eskubideak: Jasotako lanen proiekzioak egiteko eskubidea izango du Huhezinema jaialdiak. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa publikoko eta sustapen muntaiak egin ahal izango dira, on-line edo off-line, helburu komertzialik gabe. Egileei aldez aurretik proiekzio horien berri emango zaie.
  2. Oinarrien onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
  3. Epaimahai Ofiziala: Ikus-entzunezko alor profesionaleko adituek osatuko dute.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta zorte on!

IZENA EMATEKO

Film laburrak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orria online eta bertan txertatu film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Film laburra hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko DCP kopia edo kalitate handiko artxibo digitala eskatuko da. 

Eskertuko genuke saritutako egileak presente egotea saria jasotzeko, edo lan taldeko kideren batek, urtarrilaren 27an egingo den Sari Banaketa ekitaldian. Sariak egunean bertan jakinaraziko dira.

DATUEN BABESA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak KONGRESUAK ETA JARDUNALDIAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua kongresu, mintegi eta jardunaldietan parte hartzen duten pertsona eta instituzio kolaboratzaileen datuen kudeaketa eta mantenimendua egitea eta etorkizuneko ekitaldien berri ematea dela. Datu horiek erakundeak sortzen dituen komunikazio tresnetan erabili ahalko dira eta komunikabideei laga ahalko zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako lopd.huhezi@mondragon.edu e-mail helbidera eskaera bat bidali behar duzu NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

IRUDI ESKUBIDEAK HUHEZINEMA

HUHEZINEMA jaialdian parte hartzen duten egileak eta irabazleak baimena ematen dute ekitaldian ataratzen diren argazkiak eta bideoak ateratzeko eta publiko egiteko. 16.HUHEZINEMA ekitaldi nagusian, sarituak baimena ematen dute, bertan ateratzen diren argazki eta bideoak komunikabideetan zabaltzeko. Parte-hartzaile guztiek, aurrez aurreko jardueretan, beraien irudia sustapen-helburuetarako erabiltzea baimentzen dute.

Erakundeak ez du bere gain hartuko aurkeztutako lanek egile-eskubideen arloan izan ditzaketen arau-hausteen gaineko erantzukizunik. Era berean, egile-eskubidepean dagoen musikaren erabilera deskalifikatzeko arrazoitzat hartuko da.

Film laburraren zuzendariak (ekoizlea ere badela ulertzen da) konpromisoa hartzen du lehiaketarako obra ustiatzeko eskubide guztiak lortzeko, bai eta egileen (gidoilaria eta musikariak, egonez gero) eskubideak lagatzeko eta interpreteen irudi-eskubideak lagatzeko ere. Horrela, film laburren gaineko eskubide guztien jabetza bermatzen da. Erakundeak ez du bere gain hartuko aurkeztutako lanek egile-eskubideen arloan izan ditzaketen arau-hausteen gaineko erantzukizunik.

Harremanetarako:

Telefonoa: 656 732 586 (Iban del Campo)

E-maila: huhezinema@mondragon.edu