IKASLE SAILA 2024

Urtero bezala “Ikasleen saila” izango dugu Huhezineman. Sail honek, Euskal Herriko ikasleen ikus entzunezko hainbat produkzio mota onartzen ditu, harrobia balioan jarriz.

HUHEZINEMA 2024 IKASLEEN SAILAREN OINARRIAK

  1. Zuzendarien jatorria: Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) jaioak edota Euskal Herrian bizi diren ikasleak (erroldatuta daudenak). 2022-2023 ikasturtean edota 2023-2024 ikasturtean Euskal Herriko edo munduko edozein herritako zinemarekin edo ikus-entzunezko komunikazioarekin lotuta dauden erdi mailako, goi mailako eta unibertsitateetan matrikulatutako ikasleek parte hartu ahal izango dute.
  2. Hizkuntza: jatorrizko bertsioan euskaraz ez diren filmak, euskarazko azpidatziekin aurkeztu beharko dira.
  3. Lanaren ezaugarriak: Ikasketa planen testuinguruan ekoiztutako fikzio, dokumental, animazio edo film esperimentalak aurkeztu ahal dituzte. Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako ikus-entzunezko lanak Huhezineman aurkezteko aukera izango dute. Baita 2022-2023 ikasturte amaieran egindako GBLen ikus-entzunezko lanak. 
  4. Iraupena: 20 minutu gehienez.
  5. Ekoizpen data: 2022eko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izan beharko dira. 
  6. Lanak bidaltzeko epea: 2023ko urriaren 19an irekiko da lanak jasotzeko epea, eta 2023ko azaroaren 27 (23:59) egunera arte irekita egongo da. Beranduago heltzen diren ikus-entzunezkoak ez dira onartuko.
  7. Sariak: Ikasle sailaren sarien oinarrien azalpen zehatzak hemen.
  8. Eskubideak: Jasotako lanen proiekzioak egiteko eskubidea izango du Huhezinema jaialdiak. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa publikoko eta sustapen muntaiak egin ahal izango dira, on-line edo off-line, helburu komertzialik gabe. Egileei aldez aurretik proiekzio horien berri emango zaie.
  9. Jasotako lan guztien artean, Aukeraketa Batzordeak hautaketa bat egingo du eta hautatutako lan horiek Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, modu presentzialean proiektatzeko aukera egongo da.  
  10. Oinarrien onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
  11. Epaimahai Ofiziala: Ikus-entzunezko alor profesionaleko adituek osatuko dute.

IZEN-EMATEA

Film laburrak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orria online eta bertan txertatu zure film laburra ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Film laburra hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko DCP kopia edo kalitate handiko artxibo digitala eskatuko da. 

Sarituak egunean bertan jakinaraziko dira, beraz, eskertuko genuke hautatutako filmen egileak sari-banaketan egotea (urtarrilaren 26an).

DATUEN BABESA

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEAK, tratamenduaren arduradun bezala, jakinarazten du emandako datu pertsonalak HUHEZINEMA jaialdiko inskripzioa eta parte-hartzea kudeatzeko tratatuko direla. HUHEZINEMAn izena emateak film laburren lehiaketan parte hartzea dakar eta, beraz, irabazle suertatzen den film laburra antolakuntzaren komunikazio-tresnetan emitituko dela jakinarazten da. Datuak bildu ziren helburua betetzeko eta sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar-beharrezkoa den epean gordeko dira. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere dpo.huhezi@mondragon.edu helbidean, datuak babesteko informazio gehigarriarekin batera www.mondragon.edu/eu/pribatutasun-politika helbidean azaltzen den bezala.

IRUDI ESKUBIDEAK HUHEZINEMA

HUHEZINEMA jaialdian parte hartzen duten egileak eta irabazleak baimena ematen dute ekitaldian ateratzen diren argazkiak eta bideoak publiko egiteko. 

17.HUHEZINEMA ekitaldi nagusian, sarituak baimena ematen dute, bertan ateratzen diren argazki eta bideoak komunikabideetan zabaltzeko. Parte-hartzaile guztiek, aurrez aurreko jardueretan, beraien irudia sustapen-helburuetarako erabiltzea baimentzen dute.

Erakundeak ez du bere gain hartuko aurkeztutako lanek egile-eskubideen arloan izan ditzaketen arau-hausteen gaineko erantzukizunik. Era berean, egile-eskubidepean dagoen musikaren erabilera deskalifikatzeko arrazoitzat hartuko da.

Film laburraren zuzendariak (ekoizlea ere badela ulertzen da) konpromisoa hartzen du lehiaketarako obra ustiatzeko eskubide guztiak lortzeko, bai eta egileen (gidoilaria eta musikariak, egonez gero) eskubideak lagatzeko eta interpreteen irudi-eskubideak lagatzeko ere. Horrela, film laburren gaineko eskubide guztien jabetza bermatzen da.

Harremanetarako:

Telefonoa: 656 732 586 (Iban del Campo)

E-mail: huhezinema@mondragon.edu