Aurtengo palmaresa: Sail Ofiziala: Ikasle Saila: Bideoklip Saila: Sari bereziak Sail Ofizialak eta sari banaketa zirraragarriek eman diote amaiera borobila 19. Huhezinemari. Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak bere hegoak guztiz zabaldu ditu gaur Aretxabaletan, hiru eguneko festa zinematografikoari amaiera indartsu eta jendetsua emanez. Gaur, urtarrilaren 23an, jaialdiak oihala jaitsi du bere 19. edizioari amaiera emanez….
HUHEZINEMA 19: KRONIKA Urtarrilak 22.
Goiza: Teknologia berriak eta gizarte konpromisoa IDEIENEAN Goizeko saioak IDEIENEAN burutu ditugu gaurkoan ere, Aretxabaletako campusean kokatutako berrikuntza eta sormen gunean. Podcast Gelarekin hasi dugu eguna, eta gonbidatuen artean izan ditugu Danel Ezpeleta (bideoklip egilea), Imanol Gurrutxaga (bideoklip egilea) eta Unai Cantabrana (musikaria). Bideoklipen sormen prozesua izan dute hizpide. Ondoren, jaialdiak bere alde konprometituena erakutsi…
HUHEZINEMA 19: KRONIKA Urtarrilak 21.
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak bere hegoak zabaldu ditu gaur Aretxabaletan, eta hasiera ezin indartsuagoa eta jendetsuagoa izan du. Gaur, urtarrilaren 21ean, goizeko lehen ordutik nabari zen ilusioa eta ikusmina giroan. Lehen egunak egitarau bete-betea eskaini die bertaratu diren guztiei: punta-puntako soinu teknikak, sormen prozesuen gaineko gogoeta sakonak eta, batez ere, ikasleek urte osoan zehar…
HUHEZINEMA 19: EZAGUTU AURKEZLEAK!
Jaialdirako astebete geratzen den honetan, heldu da HUHEZINEMAko aurkezleak zein izango diren aurkezteko garaia! URTARRILAK 21 IKASLE SAILA: Oier Gastesi eta Ziortza Irazu Aurreko edizioen moduan, ikasleak izango dira Ikasle Saileko aurkezleak. Oier eta Ziortza Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari dira Mondragon Unibertsitatean hirugarren mailan; lehenengoa Tolosarra da eta bigarrena Lezotarra. Egun, praktikak burutzen dabiltza biak, Oier Euskadi…
HUHEZINEMA 19: EGITARAUA KALEAN DA!
2026ko HUHEZINEMAko egitaraua argitaratu dugu dagoeneko. Edizio honek, beste behin, sormena, aniztasuna eta formatuen aberastasuna jarriko ditu erdigunean. Aurten, berritasun modura, goizak Aretxabaletako IDEIENEA Campusean ospatuko ditugu (Otalora, 31), eta arratsaldeak Arkupe Aretoan (Santakruz, 20). URTARRILAK 21 – IKASLE SAILA 11:00 HUHEZINEMA PODCASTA: Ikasleen film laburrak. Zer da Dolby atmos? Gonbidatuak: 12:00 Dolby Atmos: 5 minutuko soinu…
HUHEZINEMA 19: AURTENGO FINALISTAK!
2026ko HUHEZINEMAko finalistak argitaratu ditugu dagoeneko. Aurtengo jaialdian ere parte-hartze handia eta kalitatezkoa izan dugu. Edizio honek, beste behin, sormena, aniztasuna eta formatuen aberastasuna jarri ditu erdigunean. Hautaketa hau egiteko komunikazio, produkzio eta programazio taldeetako kideak egon gara lanean, guztira 17 ikasle. Sail Ofizialean, honako lan hauek izango dira lehiaketan: Ikasle Sailean, gazteen sormenari bidea…
HUHEZINEMA 19: EPAIMAHAIA PREST!
Huhezinemako aurtengo edizioko epaimahaia osatuko duten kideen izenak jakinarazi ditugu. Gure jaialdian aurkeztutako lanak baloratzeaz Andrea Saenz Pereiro, Kepa Errasti eta Alberto Gastesi arduratuko dira. Andrea Saenz Pereiro soinuaren arloan espezializatua da, eta bere ibilbidean ikus-entzunezko proiektu askotan aritu da soinu diseinuan, grabaketan eta postprodukzioan. Soinuaren bidez kontakizuna indartzeko duen gaitasunak eta xehetasunekiko arretak balio…
HUHEZINEMA 19: AURTENGO SARIAK!
Huhezinema jaialdiak aurtengo ediziorako sariak iragarri ditu, ikus-entzunezko sorkuntza sustatzeko eta sortzaileen lana balioan jartzeko helburuarekin. Jaialdiak hainbat sail izango ditu, bakoitza bere sari espezifikoekin: Sail Ofiziala, Ikasle Saila eta Bideoklip Saila. Sail Ofiziala Sail Ofizialean lehiatuko diren lanek sari hauek eskuratzeko aukera izango dute: Ikasle Saila Ikasleen lanak aitortzeko helburuarekin, Ikasle Sailean sari hauek…
HUHEZINEMA 19: LANEN EZAUGARRIAK
Itxi da jada Huhezinema Euskal Film laburren 19. jaialdiko lanak bidaltzeko epea. Guztira, 67 lan jaso ditugu. Zorionak eta eskerrik asko izena eman duzuen guztioi, berri honetan xehatuko ditugu lan horien ezaugarriak. Sail Ofizialean aurkeztu dira lan gehienak, 29 lan konkretuki. Horretaz gain, ikasleak ere animatu dira haien lanak eta proiektuak bidaltzera, lan guztien %…
HUHEZINEMA 19: IRUDITERIA KALEAN DA!
Kalean dira 19. edizioko kartela, koloreak eta estetika berria. Zuri-beltzaren eta hiru koloretako begien arteko kontrastea izango da kartelaren oinarria, estilo minimalista eta profesional batekin. Euskal Film Laburren jaialdiak 19. edizioa ospatuko du urtarrilaren 21, 22 eta 23an, eta ikasle talde berri batek antolaturiko jaialdia izanik, iruditeria ezberdina da urtero. Aurtengo taldeak zuri-beltza jarri du…