HUHEZINEMA 20: 67 lan jaso ditugu aurten!

Azaroa aurrera joan ahala, Huhezinema 20. ekitaldian parte hartzeko izen-emate epea itxi dugu dagoeneko, eta pozik jakinarazi nahi dugu aurten ere izango dugula zer ikusia eta zer gozatua. Gure hizkuntzan: EUSKARAZ! Hiru sailetan banatuta, proposamen ugari izango ditugu.

Sail Ofizialean: 32 lan.

Ikasle Sailean: 12 lan.

Bideoklip sailean: 23 lan.

Guztira, 67 lan izango ditugu Huhezinemaren 20. urteurrenean!

Zuzendarien jatorriari dagokionez, gipuzkoarrak izango dira gehiengoa: %58,06. Bizkaia daukagu bigarren tokian, %29,03ko datuarekin. %2,58arekin, berriz, Arabatik, Nafarroatik, Montpelliertik, Bordeletik eta Huescatik etorriko zaizkigu zuzendariak.

Antolatzaileon partetik, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen beste behin ere ez diguzuelako hutsik egin. Euskal ikus-entzunezkoen sormena eta talentua bultzatzeko bidean, zinemaren harrobi izaten jarraitzeko ilusio osoz gaude, eta ekin diezaiogun bideari elkarrekin!

Orain, lan guztiak ikusi, aztertu eta aukeraketa prozesuari ekiteko garaia da. Mila esker bihotzez, eta laster izango dugu elkarren berri.

Huhezinemako komunikazio taldea.