Jaialdiaren lehen fasea bukatu da! Atzo amaitu zen HUHEZINEMA Euskal Film Laburren Jaialdira lanak bidaltzeko epea. Hortxe dituzue igorritako lanen hainbat datu: Mila esker zuen lanak bidali dituzuen guztioi. Lehen fasea amaituta, orain hautaketa lanekin hasiko gara. Adi egon sare sozialei, bertatik berriak jaso ahal izango dituzue eta! HUHEZINEMAko lantaldea
HUHEZINEMA 16! LANAK BILDALTZEKO EPEA IREKITA!
Ireki da edizio berrian parte hartzeko epea! Martxan dago HUHEZINEMAREN 16º edizioa. Edizio berri honek hainbat aldaketa izango ditu. Esaterako, data urtarrilaren 25, 26 eta 27ra aurreratuko da. Oinarriak, parte hartzeko baldintzak, film laburrak aurkezteko epeak zein bidalketa moduak webgunean daude. Sare sozialetan ere informazioa jaso daiteke, kuxkuxeatu lasai 😉 Parte hartu nahi duzu? 📲Bete…
15. Huhezinema aftermoviea!
Badira 10 egun 15. Huhezinemari agur esan geniola, asko ikasi eta ikusi ondoren hemen duzue hiru egunak biltzen dituen bideoa!
15. edizioko irabazleen elkarrizketak!!
Aurtengo Huhezinemari amaiera polita emateko irabazleen elkarrizketak ekarri dizkizuegu, beraz, haien hitzak entzun nahi badituzue hemen dituzue aurtengo irabazleak: SAIL OFIZIALA MU SAILA BIDEOKLIP SAILA
15. Huhezinemaren palmaresa
Amaitu da hamabostgarren Huhezinema eta sari guztiak banatu dira. Bukatu dira musikaren erritmora joan diren Huhezinemako hiru egunak, soinu banden sorkuntza, karakterizazioa eta etorkizunaren inguruan ikasi dugu besteak beste. Horrez gain, bideoklipak eta film laburrak ikusi ditugu, formatu eta genero ezberdinetakoak, eta hamaika sari banatu ditugu. Hemen dugu 15. Huhezinemako palmaresa: SAIL OFIZIALA: Huhezinema Saria…
Huhezinemaren bigarren eguna!
Lehenengo egunaren doinua jarraituz gaur goizean Aranzazu Callejaren masterclassa izan dugu. Soinu banden sormen prozesuak, mundu honetako gora beherak eta soinu banden beharraz ikasi dugu. Hark egindako lanak erakutsiz mundu horren inguruan irakatsi digu, eta bi orduz noten artean murgilduta egon gara. Arratsaldean berriz, MU saileko bederatzi film labur eta dokumental proiektatu ditugu, beldurretik, tentsiora,…
15. Huhezinemako lehenengo eguna!
Lehen eguneko urduritasunak alde batera utzi genituen ikasle ohien topaketari hasiera emateko. Asier Rekalde, Mikel Alvarez, Egoitz Ibargoitia, Julen Higuera eta Itxaso Frau bildu ziren eszenatokian eta haien lan espereientzien inguruan hitz egin ziguten, hasierako lanak, horietatik oraingoetara pasatzea eta beste hainbat esperientziaren inguruan. Bazkalondoren, Nor ari da grabatzen? film laburraren premiere-a izan genuen, Iban…
15. Huhezinemaren edizioko trailerrak!
SAIL OFIZIALA Albondigas (Julen Higuera)Au pair (David Pérez Sañudo)Berak baleki (Aitor Gametxo)Gaua gauekoentzat (Ander Parody Garai eta Pablo Maraví Martínez)Hormak (Mikel Uralde Arrue)Rewind (Amaia San Sebastian Larzabal)Santa era (Egoitz D Ibargoitia)Trumoiak (Iker Maguregi)Ur azpian lore (Aitor Oñederra)Yungay 7020 (Raquel Calvo Larralde,Elena Molina Merino BIDEOKLIP SAILA Alai etaPablo Reverter – Ozen (Alai Ormazabal de Urresti)Amorante –…
Hemen da 15. Huhezinema: musikaren erritmoan dator aurtengo edizioa!
Hasi da atzera kontua, astebete baino gutxiago falta da. Bi urteko pandemia eta online formatuaren ondoren, prest dago aurtengo egitaraua: tailerrak, masterclassak, filmak, kontzertuak eta abarrekin zuzenean Aretxabaletan gozatzeko aukera. Datorren asteazkenean hasiko da Huhezinemaren 15.edizioa. Musika oinarri hartu dugu aurtengoan eta horrekin lotuta aurtengo berrikuntza nagusia bideoklip saila eta soinu onenaren bi sari berri…
15. edizioko finalistak!
Hemen dituzue aurteengo finalistak! 16 egun besterik ez dira falta hauen artean sariak nork irabazi dituzten jakiteko! SAIL OFIZIALAAlbondigas (Julen Higuera)Au pair (David Pérez Sañudo)Berak baleki (Aitor Gametxo)Gaua gauekoentzat (Ander Parody Garai eta Pablo Maraví Martínez)Hormak (Mikel Uralde Arrue)Rewind (Amaia San Sebastian Larzabal)Santa era (Egoitz D Ibargoitia)Trumoiak (Iker Maguregi)Ur azpian lore (Aitor Oñederra)Yungay 7020 (Raquel…