Ireki da Huhezinema Euskal Ikus-entzunezkoen Jaialdiko 20. edizioan parte hartzeko epea. Aurten, urtarrilaren 20tik 22ra ospatuko dugu jaialdia, Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman eta Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultateko Aretxabaletako campuseko IdeiEnea aretoan. Jaialdi hau besteengandik bereizten duen ezaugarri nagusia da, urtero, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko ikasle talde berri batek hartzen duela parte antolakuntzan.
Edizio honetan, euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko apustua sendotuko dugu. Hala, aurten euskarazko lanak bakarrik onartuko ditugu lehiaketan, euskaraz sortzen duten zinemagile eta sortzaileen lana bultzatu eta ikusgarritasuna emateko asmoz.
Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a izango da. Aurten, sari hauek izango ditugu:

Sail Ofiziala: Hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik.
- Huhezinema saria: 650€
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Ikasle Saila
- Ikasle film onena: 300€
- MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari.
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Bideoklip Saila
- Bideoklip onena: 300€
- Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
*Era berean, baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero.
Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta jaialdiari buruzko berriak gure webgunean izango dira ikusgai. Adi gure sare sozialei eta ez galdu aurtengo edizioa!
