Ikasleen egunerako aurkezleak hautatuta!

Huhezinema Jaialdian martxoaren 26an ospatuko den ikasleen egunak jada baditu aurkezleak: Eneko Sagardoy eta Jone Amonarriz ikasleak. Ikus-entzunezko komunikazio gradua ikasten dute biek Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako fakultatean, 2. mailan eta 3. mailan, hurrenez hurren. Ekitaldia martxoaren 26an ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean goizeko 10:00etatik aurrera. Ezagutu ezazu Eneko: Ezagutu ezazu Jone:

Basque Culinary lehiaketarako aurkezlea aukeratuta!

Basque Culinary lehiaketa, martxoaren 26an ospatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Telmo Trenado Ikus-entzunezko komunikazio graduan 1.mailako ikaslea izango da egun hontako aurkezlea. Ezagutu ezazu Telmo Trenado, sorpresaz beterik baitator!

Baditugu gure finalistak!

Badugu jada HUHEZINEMAren VII.edizioko finalisten zerrenda: Aurten 134 film labur jaso ditugu eta hauek dira sail ofizialeko hautatuak. Finalista guztiak Martxoaren 28an proiektatuko dira Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean eta ondoren sari banaketa egingo da. Hona hemen zerrenda: Zela Trovke (Asier Altuna) Arconada (Asier Urbieta) Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Maider Fernandez, Maria Elorza eta Aitor Gametxo) Gosea (Itziar…

134 film labur jaso ditugu Huhezineman!

Huhezinemako lehiaketan parte hartzeko deialdia amaituta, aurkeztutako film labur kopurua zenbatzeko garaia iritsi da. Hala, Movibeta online plataforman, Wetransfer zein posta arrunta bidez jasotako lanak kontuan harturik, guztira 134 film labur aurkeztu dira zazpigarren edizio honetan, horietatik 30 euskara hutsean ekoitzitakoak. Aurreko urteko kopurua gainditu dugu eta Movibeta plataformak egileen artean duen arrakastari esker, Huhezinema…

Azken eguna lanak aurkezteko!

Huhezinema Jaialdiko lehiaketan parte hartzeko aukera azkenetan dago. Gaur, otsailak 14, amaitzen da zazpigarren edizio honetan zuen lanak bidaltzeko epea. Dena den, azken ordurako utzi duzuenok zuen film laburrak (fikziozkoak, dokumentalak, bideoklipak, erreportajeak, animazio lanak…) bidali ditzakezue oraindik. Beraz, aprobetxatu eta sar zaitezte sari harrigarri hauen lehian, guztira 4.000€ bideratuko ditugu ikasleen eta sail ofizialeko…

Basque Culinary lehiaketako Spot-a

Azken egunak iritsi dira HUHEZINEMA Jaialdiko Basque Culinary Center lehiaketan parte hartzeko. Datorren ostirala, otsailaren 14a, izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Oraindik garaiz zabiltza! GASTRONOMIA gai hartu eta 3 minutuko bideoak egin, 500€ banatuko baititugu saritan!

BASQUE CULINARY LEHIAKETA BERRIA

Gastronomia gai hartuz, lehiaketa berri bat jarri dugu martxan aurtengo HUHEZINEMA Jaialdian. Edozein euskarritan filmatutako eta gehienez 3 minutukoak izango diren film onenen artean, 500€ banatuko ditugu saritan. Otsailak 14 arte egongo da epea irekita zuen lanak bidali ahal izateko. E-mailez (Wetransfer, etab.) huhezinema@mondragon.edu edota postaz eta eskuz (HUHEZI Aretxabaletako harrera) egin dezakezue bidalketa. Zeren…

Hilabete bat geratzen da filmak bidaltzeko

Huhezinema euskal film laburren jaialdiaren 7. edizioan parte hartzeko asmoa baduzu, gorriz markatu agendan otsailaren 14a. Dagoeneko 45 film labur jaso ditugu!!! Horietako 43 Movibeta online plataformaren bitartez eta beste biak posta bidez.  Oraindik postaz lanen bat edo beste iristen zaigu. Argazkian aurten jaso dugun lehena. Otsailaren 14a izango da 2014ko jaialdirako entolatu ditugun hiru lehiaketetan…

Huhezinema Goiena Telebistan (azken atala)

Azken atala izango da gaur aurkeztuko dizueguna. Azken astetan ikusgai egon dira Huhezinemaren joan den urteko edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak ekoiztutako Huhezinema 2013 saioaren zortzi atalak. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak…