Azken eguna lanak aurkezteko!

Huhezinema Jaialdiko lehiaketan parte hartzeko aukera azkenetan dago. Gaur, otsailak 14, amaitzen da zazpigarren edizio honetan zuen lanak bidaltzeko epea. Dena den, azken ordurako utzi duzuenok zuen film laburrak (fikziozkoak, dokumentalak, bideoklipak, erreportajeak, animazio lanak…) bidali ditzakezue oraindik. Beraz, aprobetxatu eta sar zaitezte sari harrigarri hauen lehian, guztira 4.000€ bideratuko ditugu ikasleen eta sail ofizialeko partaideen artean:

Ikasleen lehiaketan:

  • MU Saria Fikzio Onena (*): 200 €

  • MU Saria Dokumental Onena (*): 200 €

  • Ikusleen Saria: 100 €

  (*) Epaimahai ofizialak emango du sariak.

  • Basque Culinary Saria*: 350 €

  • Ikusleen Saria: 150 €

*Epaimahai ofizialak emango du saria.

Sail ofizialean:

  • Goiena Saria1: 1.200 €

  • Epaimahaiaren Sari Berezia2: 800 €

  • Vertigo Saria3: 600 €

  • Ikusleen Saria: 400 €

(1) Euskarazko film onena.

(2) Epaimahaiaren Sari Berezia, ostera, beste hizkuntza batean eginiko film onena, edota euskaraz egindako bigarren lan onena.

(3) Ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena.

Sail ofizialean parte hartzeko baldintzak:

  • Euskal Herrian (EAE, Nafarroa eta Iparraldea) erroldatuta egotea.

  • Film laburrak 30 minutuko muga ez gainditzea.

  • 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztutako lanak izatea. Halaber, ez dira onartuko aurrez lehiaketa honetan aurkeztutako lanak.

Gogoratu bidalketa bi erata egin daitekeela:

  • Online: Movibeta plataformaren webgunean erregistratu ondoren, film laburraren artxiboa eta berari dagokion materiala (fitxa teknikoa, kartela, fotogramak…) igo daiteke.

  • Ohiko posta sistemaren bitartez: “Bedarreta auzoa, Otalora Kalea 31, 20550 Aretxabaleta” helbidera bidalita DVD formatuan.

Aldiz, ikasleen lanak bidaltzeko:

  • Movibeta plataformaren bitartez. Esteka honetan izena eman ondoren, zuen film laburra Huhezinema 2014 Jaialdira doan igota.
  • Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campuseko Arreta Zerbitzuan DVD formatuan entregatuta, egileen izen-abizenak zehaztuta.
  • Film laburraren esteka (YouTube edo Vimeo) huhezinema@mondragon.edu helbidera bidalita.