Huhezinemako lehiaketan parte hartzeko deialdia amaituta, aurkeztutako film labur kopurua zenbatzeko garaia iritsi da. Hala, Movibeta online plataforman, Wetransfer zein posta arrunta bidez jasotako lanak kontuan harturik, guztira 134 film labur aurkeztu dira zazpigarren edizio honetan, horietatik 30 euskara hutsean ekoitzitakoak. Aurreko urteko kopurua gainditu dugu eta Movibeta plataformak egileen artean duen arrakastari esker, Huhezinema Jaialdia egonkortu egin da.
-
Lehiaketa ofizialean: 118 film labur (fikziozkoak, dokumentalak, esperimentalak, animaziozkoak eta genero nahasketak).
-
MUko ikasleen lehiaketatan: 16 film labur (fikziozkoak, dokumentalak eta bideoklipak).
Une honetan, jaialdiko antolatzaileak hautaketa prozesuan murgilduta gabiltza eta martxoaren 4an jakinaraziko ditugu martxoaren 28ko emanaldian lehiatuko diren lehiaketa ofizialeko finalistak nahiz ikasleen lanen aukeratuen zerrenda ere.