Huhezinema Goiena Telebistan (azken atala)

Azken atala izango da gaur aurkeztuko dizueguna. Azken astetan ikusgai egon dira Huhezinemaren joan den urteko edizioan berrikuntza bezala Goiena Telebistak ekoiztutako Huhezinema 2013 saioaren zortzi atalak. Huhezi fakultateko (MU) Ikus-entzunezko komunikazioko lau ikaslek praktikak egin zituzten Goienan jaialdiari eskainitako zortzi ekoizpen hauek burutuz. Ruben Cuesta, Ander Larrañaga, Lander Diego eta Jone Albeniz ikasleek ekoiztutako saioak Ikasleen Lehiaketan aurkeztutako filmak izan zituzten mintzagai. Astero film labur bakoitzaren egileei elkarrizketak egin zizkieten, film laburren aurkezpen gisa.

Azken saioan hiru bideoklip izan zituzten hizpide. Bideoklipak lehen aldiz aurkeztu ziren Huhezinema, MUko ikasleen lehiaketan. The Convicts taldearen “Kateei lotuta”, All Became Dust taldearen “Jon Sainz” eta Lisabö taldearen “Gau minean” abestien bideoklipka ikusteko aukera izango duzue. Baita era bideoklip hauen egileekin izandako elkarrizketak.